132. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

545E/2023 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, kontrako ingurumen inpaktuaren adierazpena egiten duena GAM Ganadera SLUk sustatutako proiektu bati buruz, zeinen xedea baita Barasoaingo zerri-azienda ustiategi bat handitzea umetarako zerramen 1536 plazatik 3456ra pasatzeko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 759E/2022 Ebazpenaren bidez, ingurumen inpaktuaren adierazpena egin zen GAM Ganadera SLUk Barasoainen sustatutako proiektu bati buruz, zeinen xedea baita udal mugarte horretan dagoen zerri-azienda ustiategi bat handitzea umetarako zerramen 1536 plazatik 3456ra pasatzeko. Adierazpen hura Ebroko Konfederazio Hidrografikoak emandako kontrako txosten batean oinarritu zen.

Sustatzaileak eskatu du ingurumen baimen integratuaren espedientea atzera eramateko, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan ezarritako txostena Ebroko Konfederazio Hidrografikoari eskatu zitzaion unera arte, argudiatuta, batetik, organo substantiboak ez zuela une hartan eskatu Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 759E/2022 Ebazpenerako oinarria izan zen txostena, eta, bestetik, ingurumen inpaktuaren adierazpena oinarritu zela Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren txosten orokor batean –proiektukoa moduko abeltzaintzarako instalazioen ukipenari buruzko batean–, eta ez, ordea, ingurumen inpaktuaren adierazpen honen xede den eta GAM Ganadera SLUren instalazioa handitzeko helburua duen proiektu zehatzari buruzko berariazko txosten batean.

Ingurumen inpaktuaren adierazpen hura egin ondoren, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren bi txosten jaso dira espedientean, bata 2022ko azaroaren 24koa eta bestea 2023ko apirilaren 28koa. Biak ala biak GAM Ganadera SLUk proiektatutako instalazioaren aurkakoak dira, jarduera hori bateraezina jotzen dutelako Ebroko Plan Hidrologikoarekin, urtarrilaren 18ko 47/2022 Errege Dekretuaren 8.4 artikulua aplikatuta.

Horrenbestez, proposatzen da Ingurumeneko zuzendari nagusiak abuztuaren 3ko 759E/2022 Ebazpenaren bidez eman zuenaren ingurumen inpaktuaren adierazpen osagarria egitea, ingurumenaren aldetik jarduera bideraezina dela iritzita,

EBAZTEN DUT:

1. Kontrako ingurumen inpaktuaren adierazpena egitea, ebazpen honen azalpen zatian zehaztutako arrazoiengatik, GAM Ganadera SLUk sustatutako proiektu bati buruz, zeinen xedea baita Barasoaingo zerri-azienda ustiategi bat handitzea umetarako zerramen 1536 plazatik 3456ra pasatzeko.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari (Tafalla-Zangoza barrutia) jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko ekainaren 5ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2308857