132. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

87E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, toki programazioko inbertsioen behin betiko inklusiorako behar diren dokumentazio ereduak eta obrako kartelaren eredua onesten dituena.

Toki Inbertsioen Plana arautzen duen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legeak 2022ko apirilaren 1ean hartu zuen indarra, eta 13. artikuluan xedatzen du toki programazioaren programak inbertsio lerro hauek dituela:

a) Hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako sareak.

b) Zoladura-lanak sareekin.

c) Sarerik gabeko zoladura-lanak.

d) Zeharbideen urbanizazio lanak.

e) Udal eta kontzejuetako zuzkidurak.

16. artikuluak toki programazioko inbertsioen behin behineko inklusiorako prozedura zehazten du, baita inklusio eskaerekin aurkeztu beharreko dokumentazioa ere.

Beste alde batetik, 17.1 artikuluak ezartzen du behin-behineko inklusioen ebazpenetan behin betiko inklusiorako behar den dokumentazioaren ereduak argitaratuko direla: erantzukizunpeko adierazpena, ziurtagiriak eta inbertsioaren laburpena egiten duen dokumentua; eta, bere aldetik, 21.7 artikuluak ezartzen du obrak egiten diren bitartean erakutsi behar dela, publikoak ongi ikusteko moduko toki batean, kartel bat. Kartel honen tamaina, gutxienez, 290x190 cm-koa izanen da, eta behin-behineko inklusioen ebazpenetan ezartzen den ereduari jarraituko dio.

Dagoeneko behin-behineko inklusioen ebazpen hauek onetsi dira: Hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako sareak; Zoladura-lanak sareekin; Sarerik gabeko zoladura-lanak; eta Zeharbideen urbanizazio-lanak. Hala ere, aipatu dokumentazio ereduak ez dira sartu. Hori horrela, Toki Azpiegituren Zerbitzuak, 2023ko maiatzaren 31ko txostenaren bidez, proposatu du inbertsioen behin betiko inklusiorako dokumentazio ereduak eta obrako kartelaren eredua onestea, toki programazioko lerro guztietarako.

Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Toki programazioko inbertsio lerro guztien dokumentazio eredu orokorrak onestea, behin betiko inklusiorako Toki Inbertsioen Planean, ondoren zehazten den moduan:

–Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua, Toki Inbertsioen Planak betetzen ez duen finantzaketa edukitzeari buruzkoa (1. eranskina).

–Organo eskudunak proiektua onesten duela dioen ziurtagiriaren eredua (2. eranskina).

–Behin-behineko inklusioari buruzko ebazpena argitaratu aurretik inbertsioa gauzatzen hasi ez izana egiaztatzen duen ziurtagiriaren eredua (3. eranskina).

–Inbertsioaren laburpena egiten duen dokumentuaren eredua (4. eranskina).

2. Udal eta kontzejuetako zuzkiduren inbertsio lerroaren dokumentazio eredu espezifikoak onestea, behin betiko inklusiorako Toki Inbertsioen Planean, ondoren zehazten den moduan:

–Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua, inbertsioaren proiektua gauzatzeko zuzkidurak edo lurrak erabilgarri izateari buruzkoa (5. eranskina).

–Alokairuko etxebizitzak birgaitzeko edo eraberritzeko inbertsioetarako, toki-entitatearen konpromisoaren eredua, hau ezartzen duena: etxebizitza ez dela besterenduko 30 urteko gutxieneko epean eta alokairurako erabiliko dela 15 urteko gutxieneko epean (6. eranskina).

3. Obrako kartelaren eredua onestea (7. eranskina).

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea Administrazio Publikoek haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 31n.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia. Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendaria, Ana Rodríguez Hidalgo (kargua hutsik dagoenez, aldi baterako ordezkatzen ari da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, bat etorriz Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 20ko 3/2019 Foru Aginduarekin).

ERANSKINAK.–DOKUMENTAZIO EREDUAK, BEHIN-BEHINEKO INKLUSIOA EDUKI DUTEN INBERTSIOEN BEHIN BETIKO INKLUSIOA ESKATZEKO

Eredu orokorrak: inbertsio lerro guztietarako ereduak (hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako sareak; zoladura-lanak sareekin; sarerik gabeko zoladura-lanak; zeharbideen urbanizazio-lanak eta Udal eta kontzejuetako zuzkidurak).

1. ERANSKINA.–Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua, Toki Inbertsioen Planak estaltzen ez duen inbertsiorako finantzaketa edukitzeari buruzkoa.

2. ERANSKINA.–Organo eskudunak proiektua onesten duela dioen ziurtagiriaren eredua.

3. ERANSKINA.–Behin-behineko inklusioari buruzko ebazpena argitaratu aurretik inbertsioa gauzatzen hasi ez izana egiaztatzen duen ziurtagiriaren eredua.

4. ERANSKINA.–Inbertsioaren laburpena egiten duen dokumentuaren eredua.

Eredu espezifikoak: Udal eta kontzejuetako zuzkiduretarako ereduak.

5. ERANSKINA–Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua, inbertsioaren proiektua gauzatzeko zuzkidurak edo lurrak erabilgarri izateari buruzkoa.

6. ERANSKINA.–Alokairuko etxebizitzak birgaitzeko edo eraberritzeko inbertsioetarako, toki-entitatearen konpromisoaren eredua, hau ezartzen duena: etxebizitza ez dela beresterenduko 30 urteko gutxieneko epean eta alokairurako erabiliko dela 15 urteko gutxieneko epean.

(Udal eta kontzejuetako zuzkiduretarako inbertsioen behin betiko inklusioa eskatzen duten entitateek 1., 2., 3., 4. eta 5. eranskinak aurkeztu behar dituzte. 6. eranskina aurkeztu behar da eskatzen den zuzkidura alokairurako etxebizitza denean bakarrik).

Bete eremu itzaldunak.

Dokumentuak behar bezala beteta bidaltzen ez badira, toki-entitateari jakinaraziko zaio, zuzen ditzan.

Obrako kartelaren eredua.

7. ERANSKINA.–Obrako kartelaren eredua.

Deskargatu 1. eranskinetik 7.era bitartekoak (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2308722