1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
3576E/2023 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 13ko 5533E/2021 Ebazpenaren bidez araututako dirulaguntzetarako partidaren gastua egiteko, eta gastua baimentzen baita partida horretako beste lerro batean. Ebazpen horren bidez, Nafarroako administrazio publikoetan 30 urtetik beherako gazte langabeen praktiketako kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak arautu ziren, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 13ko 5533E/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako administrazio publikoetan 30 urtetik beherako gazte langabeen praktiketako kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak arautu ziren, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Ebazpen horretan, oinarri arautzaileak onetsi eta 1.569.482 euroko gastua baimendu zen, NL-NEZen 2021eko gastuen aurrekontuko "SEM Entitate publikoek kontratatzeko dirulaguntzak (PEP elementua E-21/000370-01 SEM. P1. Lehen esperientziak)" izeneko 950001 96100 4459 241300 partidaren kargura, honela banatuta:
- 470.844,60 euro enplegu berdearen lerroarekin lotutako praktiketako kontratazioak diruz laguntzeko.
- 470.844,60 euro enplegu digitalaren lerroarekin lotutako praktiketako kontratazioak diruz laguntzeko.
- 627.792,80 euro enplegu orokorraren lerroarekin lotutako praktiketako kontratazioak diruz laguntzeko.
Aurkeztutako eskaeren artean desoreka handia dagoela ikusi da. Izan ere, besteak baino askoz gehiago dira enplegu orokorrarekin loturikoak.
Bestetik, orain arte aurkeztu diren eskaeren kopuruak eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak administrazio publikoetan enplegu orokorra sustatzeko duen interesak hartaraturik, aurrekontu partidan lerro horretarako erabilgarri dagoen kreditua handitu beharra dago, dagoen dirua ez baita nahikoa eskariari erantzuteko. Dirua birbanatzeak ez du galarazten Europako Batzordeak Suspertze eta Erresilientziaren Planaren esparruan ezarritako mugarria betetzea, hots, aurrekontuaren %25 gutxienez enplegu berdearen lerroa eta enplegu digitalaren lerroa sustatzeko erabiltzea.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 2023ko gastuen aurrekontutik 57.197,95 euroko gasturako baimena kentzea, "SEM Entitate publikoek kontratatzeko dirulaguntzak" izeneko 950001 96100 4459 241300 partidaren kargura (dirulaguntza horien DDBN zenbakia 599438 da, eta oinarri arautzaileak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 13ko 5533E/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren), honela banaturik:
44.797 euro enplegu berdearen lerroarekin lotutako praktiketako kontratazioak diruz laguntzeko.
12.400,95 euro enplegu digitalaren lerroarekin lotutako praktiketako kontratazioak diruz laguntzeko.
2. NL-NEZen 2023ko gastuen aurrekontutik 57.197,95 euroko gastua baimentzea, "SEM Entitate publikoek kontratatzeko dirulaguntzak" izeneko 950001 96100 4459 241300 partidaren kargura (dirulaguntza horien DDBN zenbakia 599438 da), honela banaturik:
57.197.95 euro enplegu orokorraren lerroarekin lotutako praktiketako kontratazioak diruz laguntzeko.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2023ko ekainaren 6an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2308892