132. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

209/2023 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdia ebazten baita Nafarroako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleendako euskarazko eskolaz kanpoko kultur jarduerak egiteko 2022-2023 ikasturtean (deialdia martxoaren 24ko 58/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen). DDBN identifikazioa: 684285.

Maiatzaren 23an amaitu zen erreklamazioak aurkezteko epea, eta erreklamazio bat aurkeztu zen. Batzorde ebaluatzaileak hura aztertu eta erabaki bat hartu zuen, zeina jakinarazi baitzen telematikoki maiatzaren 24an; eta Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalak txosten bat aurkeztu zuen, 2022-2023 ikasturtean euskarazko eskolaz kanpoko kultur jarduerak egiteko dirulaguntzak eman eta ukatzeko proposamenarekin (deialdia martxoaren 24ko 58/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen).

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Sortzen gurasoak (IFK: G31591217) ikasleen gurasoen elkarteen federazioari gehienez 5.000,00 euroko dirulaguntza bat ematea onestea (martxoaren 24ko 58/2023 Ebazpenaren bidez egin zen dirulaguntza horietarako deialdia, 2022-23 ikasturterako). Dirulaguntza 2023ko gastuen aurrekontuko "Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntzak" izeneko 420001 4816 322002 partidaren kontura ordainduko da.

2. Mugarri Guraso Elkarteari (IFK: G31557242) gehienez 5.000,00 euroko dirulaguntza bat ematea onestea (martxoaren 24ko 58/2023 Ebazpenaren bidez egin zen dirulaguntza horietarako deialdia, 2022-23 ikasturterako). Dirulaguntza 2023ko gastuen aurrekontuko "Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntzak" izeneko 420001 4816 322002 partidaren kontura ordainduko da.

3. Jaso Fundazioari (G71298871) gehienez 5.000,00 euroko dirulaguntza ematea (martxoaren 24ko 58/2023 Ebazpenaren bidez egin zen dirulaguntza horietarako deialdia, 2022-23 ikasturterako). Dirulaguntza 2023ko gastuen aurrekontuko "Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntzak" izeneko 420001 4816 322002 partidaren kontura ordainduko da.

4. Lokiz Guraso Elkartea guraso-elkarteari (IFK: G31830847) gehienez 389,50 euroko dirulaguntza ematea (otsailaren 11ko 39/2022 Ebazpenaren bidez egin zen dirulaguntza horietarako deialdia, 2022-23 ikasturterako). Dirulaguntza 2023ko gastuen aurrekontuko "Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntzak" izeneko 420001 4816 322002 partidaren kontura ordainduko da.

5. Sustraiak Guraso Elkarteari (IFK: G31458995) gehienez 620,00 euroko dirulaguntza ematea (otsailaren 11ko 39/2022 Ebazpenaren bidez egin zen dirulaguntza horietarako deialdia, 2022-23 ikasturterako). Dirulaguntza 2023ko gastuen aurrekontuko "Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntzak" izeneko 420001 4816 322002 partidaren kontura ordainduko da.

6. CEPA S. Miguel Aralarri (IFK: F31081342) gehienez 700,00 euroko dirulaguntza ematea (otsailaren 11ko 39/2022 Ebazpenaren bidez egin zen dirulaguntza horietarako deialdia, 2022-23 ikasturterako). Dirulaguntza 2023ko gastuen aurrekontuko "Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntzak" izeneko 420001 4816 322002 partidaren kontura ordainduko da

7. Dirulaguntza ukatzea entitate hauei: Buztintxuri IP guraso-elkarteari (G71022693), Alaitz Guraso Elkarteari (G71114458) eta Mendialdea II Guraso Elkarteari (G31709504), proposatzen diren jarduerek ez dutelako betetzen "3. oinarriko 1. puntua. Diruz lagundutako jarduera motak".

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atarian argitara dadila agintzea.

9. Ebazpen administratibo honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

10. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Euskara Atalera, eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko ekainaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2308802