1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
181/2023 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean 2021-2022 ikasturteari dagozkion sari bereziak adjudikatzen baitira hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan.
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu du Nafarroako Foru Komunitatean 2021-2022 ikasturteari dagozkion sari bereziak eman dakizkiela beren ikasketa ibilbide bikainagatik merezi izan dituzten ikasleei, zehazki, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetako ikasleei (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako ikasleei. Sari horien deialdia Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak abenduaren 22an emandako 302/2022 Ebazpenaren bidez egin zen.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikasleei adjudikatzea Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetako (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako sari bereziak, 2021-2022 ikasturteari dagozkionak.
2. Ikasle horiek aipatu saria aitortzen dien diploma jaso dezatela xedatzea.
3. 9.850 euro ordaintzea agintzea, honela banakatuta: 300 euro goi mailan saria jaso duten hogei pertsonetako bakoitzari, 250 euro erdi mailan saria jaso duten hamahiru pertsonetako bakoitzari eta 200 euro oinarrizkoan saria jaso duten hiru pertsonetako bakoitzari, deialdietako hamaikagarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz (deialdia Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 22ko 302/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen). Diru kopuru horiek 2023ko gastuen aurrekontuko 422001 43100 2268 322E00 "Sariak eta lehiaketak" izeneko partidaren kargura ordainduko dira.
4. Konpromisotik askatzea exekutatu gabe gelditu den zenbatekoa, 150 eurokoa, diru hori 2023ko gastuen aurrekontuko "Sariak eta lehiaketak" izeneko 422001 43100 2268 322E00 partidara itzul dadin.
5. Goi mailako ikasle sarituak 2021-2022 ikasturteko sariketa hauetara aurkezten ahalko dira, kasuan kasukora, aldez aurretik izena emanda: goi mailako Lanbide Heziketako sari nazionaletara eta ikasleen errendimendu akademikoa saritzeko Hezkuntzako sari nazionaletara, Arteetako Lanbide Irakaskuntzen modalitatean, musikaren, dantzaren eta arte plastikoak eta diseinuaren arloetan.
6. Agintzea ikasle sarituen ikasketa-espedientean ager dadila behar den eginbidea, egiaztatzen duena ikasleak lortu duela Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako sari berezia edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen sari berezia, 2021-2022 ikasturteari dagokiona.
7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
8. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
9. Ebazpen hau eta eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatura, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, saritutako ikasleek ikasketak egin dituzten ikastetxeetara eta ikasle sarituei.
Iruñean, 2023ko maiatzaren 30ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.
ERANSKINA
Oinarrizko lanbide titulua izanik, oinarrizko LHko sari berezia jaso duten ikasleak
DEITURAK | IZENA | LANBIDE-ARLOA | ZIKLOA | IKASTETXEA |
Khettou El Mazouzi | Alae Eddine | Administrazioa eta Kudeaketa | Administrazio Zerbitzuak | Tafallako IBP |
Morillo Sanz | Elías | Elektrizitatea eta Elektronika | Elektrizitatea eta Elektronika | Salesianos IB pribatu politeknikoa |
Mouaihat | Abderrahman | Ostalaritza eta Turismoa | Sukaldaritza eta Jatetxeak | Huarte IIP |
Lanbide Heziketako Teknikari titulua eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko titulua izanik, erdi mailako sari berezia lortu duten ikasleak
DEITURAK | IZENA | LANBIDE-ARLOA | ZIKLOA | IKASTETXEA |
Andrade Muñoz | Alejandra | Komunikazio grafikoa eta ikus-entzunezkoa | Produktu Grafiko Interaktiborako Laguntza | Corellako EASDI |
Azcarraga Mendiburu | Iker | Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak | Ibilgailu Automobilen Elektromekanika | Virgen del Camino IBP |
Gallardo García | Shanaia | Administrazioa eta Kudeaketa | Administrazio Kudeaketa | Cuatrovientos IB pribatua |
García Irisarri | Maider | Irudi Pertsonala | Ile-apainketa eta ilearen kosmetika | Burlada LH IB |
Igea Garatea | Beatriz | Nekazaritza | Lorategiak eta Loradendak | Nekazaritza eta Basogintzako IB |
Jaso Moreno | Aimar | Informatika eta Komunikazioak | Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak | Ribera del Arga BHI |
Lacheta Guillén | Jon | Elektrizitatea eta Elektronika | Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak | Salesianos IB pribatu politeknikoa |
Medranda Ganchozo | Carol Leonor | Osasuna | Erizaintzako Zainketa Lagungarriak | María Inmaculada II pribatua |
Orcaray Iturmendi | Ignacio | Energia eta Ura | Uren Tratamendurako Sare eta Araztegiak | Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB |
Resano Aisa | Álvaro | Fabrikazio Mekanikoa | Mekanizazioa | Salesianos IB pribatu politeknikoa |
Urra Beraza | Iosune | Gorputz eta Kirol Jarduerak | Landa Ingurunean Gorputz eta Kirol Ekintzak Gidatzea | Lumbier LH IBP |
Ventura González | Maialen | Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza | Instalazioa eta Altzari-hornikuntza | Donibane IB |
Zamora Munive | Thanayri Aracely | Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak | Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta | Lizarrako IBP |
LHko goi mailako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua izanik,
goi-mailako sari berezia jaso duten ikasleak
DEITURAK | IZENA | LANBIDE-ARLOA | ZIKLOA | IKASTETXEA |
Aguirregoicoa Pérez | Oihane | Osasuna | Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnostikoa | María Inmaculada IB pribatua |
Baudor López | Ibai | Kimika | Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia | Donapea IBP |
Caminos García | Lorea | Fabrikazio Mekanikoa | Eraikuntza Metalikoak | Virgen del Camino IBP |
Fernández Arístregui | Angela | Ostalaritza eta Turismoa | Jatetxe Arloko Zerbitzuen Zuzendaritza | Burlada LH IB |
Fernández Ibañez | Maitane | Gorputz eta Kirol Jarduerak | Egokitzapen Fisikoa | Lumbier LH IBP |
Gil Baztán | Pablo | Energia eta Ura | Energia Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikoa | Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB |
González Valle | Sandra | Liburuari Aplikatutako Arteak | Grabatua eta Estanpazio Teknikak | Iruñeko EASD |
Guaman Castro | M.ª de los Ángeles | Merkataritza eta Marketina | Salmenten eta Merkataritzako Guneen Kudeaketa | Cuatrovientos IB pribatua |
Guillomia Cerdán | Alejandro | Elektrizitatea eta Elektronika | Automatizazio eta Robotika Industriala | ETI IBP |
Jaime Martín | Israel | Informatika eta Komunikazioak | Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa | Mª Ana Sanz II |
Labiano Ciriza | Josune | Segurtasuna eta Ingurumena | Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola | Nekazaritza eta Basogintzako IB |
León Landacay | Alison Nicole | Irudi Pertsonala | Estetika Integrala eta Ongizatea | Burlada LH IB |
Márquez Urbano | Francisco | Elikagaien Industriak | Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea | Ega BHI |
Milton Recalde | Aida | Eskulturari aplikatutako arteak | Ebanisteria Artistikoa | Iruñeko EASD |
Murgialdai Lopez de Uralde | Uxue | Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak | Haur Hezkuntza | Hezitzaile Eskola IB |
Pérez Lirio | Beatriz | Komunikazio grafikoa eta ikus-entzunezkoa | Animazioa | Corellako EASDI |
Pinillos Martínez | Iker | Instalazioa eta Mantentze-lanak | Mekatronika Industriala | Lizarrako IBP |
San Miguel Badós | Eduardo | Nekazaritza | Abeltzaintza eta Abere Osasuneko Laguntza | Nekazaritza eta Basogintzako IB |
Veizaga Lopez | Yesenia Mayra | Eraikuntza eta Obra Zibila | Eraikuntza Proiektuak | Virgen del Camino IBP |
Vera Wajarai | Erika Lairi | Administrazioa eta Kudeaketa | Administrazioa eta Finantzak | Cuatrovientos IB pribatua |
Iragarkiaren kodea: F2308744