132. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

28/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Ramón Gradé Pérez jauna, Balorazio Txostenen Erregistroko idazkaria, eta Virginia Torres González andrea izendatzen duena kargu horretarako.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 22ko 100/2008 Foru Dekretuaren 44. artikuluak ezartzen duenez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak Balorazio Txostenen Erregistroko idazkari bat izendatuko du Lur-ondasunen Zerbitzuko langileen artetik.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren irailaren 24ko 314/2013 Foru Aginduaren bidez, Ramón Gradé Pérez jauna izendatu zen Balorazio Txostenen Erregistroko idazkari. Ramón Gradé Pérez jaunak eskatu duenez eginkizun horiei uztea, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuak proposatu du Virginia Torres González andrea izendatzea Balorazio Txostenen Erregistroko idazkari.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Ramón Gradé Pérez jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko Balorazio Txostenen Erregistroko idazkaria, berak hala eskatu baitu, eta egindako zerbitzuak eskertzea.

2. Virginia Torres González andrea Nafarroako Foru Ogasuneko Balorazio Txostenen Erregistroko idazkari izendatzea.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Ramón Gradé Pérez jaunari eta Virginia Torres González andreari, eta igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileari eta Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariari.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko ekainaren 9an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2309147