129. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 20a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

TUTERAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Tuterako Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa

13:00ak direla behean adierazitako egunean, eta bat etorriz Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 11., 14.3 eta 17. artikuluetan xedatutakoarekin, bai eta Joaquín Cristóbal Galve Sauras lehendakari jaunaren 2023ko ekainaren 12ko Erabakian ezarritakoarekin, non Carlos Lasala Royo jauna bokal judizial izendatu baitzen, Belén Paniagua Plaza andreak kargua utzi duelako Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegian eta uko egin diolako Tuterako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko bokal izateari, Eskualdeko Hauteskunde Batzorde hau eratu da, honako kide hauekin:

Batzordeko lehendakaria: Marta Fernández Molina andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko magistratua.

Bokal judiziala: Paola García Sánchez andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko magistratua.

Bokal judiziala: Carlos Lasala Royo jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko magistratua.

Bokal ez-judiziala: Eva Rodriguez Sola andrea, Tuterako Abokatuen Elkargoko abokatua.

Bokal ez-judiziala: Alfonso Arribas Cerdán jauna, Tuterako Abokatuen Elkargoko abokatua.

Idazkaria: Antonio Martínez Vicente jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Erabaki da akta hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean sartzea, Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 14.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eta ekitaldia bukatutzat emanik, honako akta hau egiten dut, nirekin batera aipatutako guztiek sinatu dutena. Fede ematen dut.

Tuteran, 2023ko ekainaren 14an.–Idazkaria, Antonio Martínez Vicente.

Iragarkiaren kodea: J2309250