129. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 20a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa

13:00ak direla behean adierazitako egunean, eta bat etorriz Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 11., 14.3 eta 17. artikuluetan xedatutakoarekin, bai eta Joaquín Cristóbal Galve Sauras lehendakari jaunaren 2023ko ekainaren 12ko Erabakian ezarritakoarekin, non Montserrat González González andrea bokal judizial izendatu baitzen, Pilar Ferrer Frias andreak kargua utzi duelako Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian eta uko egin diolako Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko lehendakari izateari, Eskualdeko Hauteskunde Batzorde hau eratu da, honako kide hauekin:

Lehendakaria: Adrián Cámara del Río jauna, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epailea.

Bokal judiziala: Montserrat González González andrea, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko ordezko epailea.

Bokal judiziala: Alfonso Carlos Gastón Zudaire jauna, Muesko bake epailea.

Bokal ez-judiziala: Carolina Salvador Pisón andrea, Lizarrako Abokatuen Elkargoko abokatua.

Bokal ez-judiziala: Alfredo Castillo Lorente jauna, Lizarrako Abokatuen Elkargoko abokatua.

Idazkaria: María Teresa Bóveda González andrea.

Erabaki da akta hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean sartzea, Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 14.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eta ekitaldia bukatutzat emanik, honako akta hau egiten dut, nirekin batera aipatutako guztiek sinatu dutena. Fede ematen dut.

Lizarran, 2023ko ekainaren 13an.–Idazkaria, María Teresa Bóveda González.

Iragarkiaren kodea: J2309222