129. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 20a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda

Roberto Sierra Gabarda jaunak, Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko lehendakariak,

aditzera ematen du: Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 57.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eranskin gisa ematen da argitara hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda.

Agoitzen, 2023ko ekainaren 14an.–Lehendakaria, Roberto Sierra Gabarda.

ZERRENDA, HAUTESKUNDE KANPAINAKO EKITALDIAK DOHAINIK EGITEKO GORDE DIREN LOKAL OFIZIAL ETA LEKU PUBLIKOENA

BURLATAKO UDALA.

Kartelak: Kale Nagusiko farolak, Salmenten Ingurabideko farolak, Erripagaña etorbideko farolak, Belosoko zubiko baranda eta Areta poligonoa María Azcárate etorbidearekin elkartzen den zubikoa, hesiak María Azcárate biribilgunean (tanatorioa) eta Atarrabia etorbidean, Bizkarmendia kalearekin bat egiten duen tokian.

Lokalak:

–Larrainetako plazako karpa. 700 lagunentzako lekua du. Uztailaren 7tik 21era, aldez aurretik jakinarazita.

–Kultur etxea (erabilera anitzeko aretoa). 100 lagunentzako lekua du. Uztailak 17, 18, 19, 20 eta 21, 16:00etatik 21:00etara.

–Jauregia (erdisotoa). 90 lagunentzako lekua du. Uztailaren 7tik 21era, 16:00etatik 21:00etara. Uztailaren 8an eta 15ean, 12:00etatik 14:00etara.

–Erripagañako karpa. 120 lagunentzako lekua du. Uztailaren 7tik 21era, aldez aurretik jakinarazita.

–Azoka txikia (banaketa eta postua soilik). Uztailaren 12an eta 19an, goizeko ordutegian.

–Parrita plaza. 120 lagunentzako lekua du. Uztailaren 7tik 21era, aldez aurretik jakinarazita.

–Eugenio Torres plaza. 100 lagunentzako lekua du. Uztailaren 7tik 21era, aldez aurretik jakinarazita.

KASEDAKO UDALA.

Kartelak: udal eraikinetako kanpoaldea eta Ekialdeko plaza, baldin eta erraz kentzeko moduan jartzen badira, eta itsatsi gabe.

Merkatuko plazan taula berezi bat dago horretarako, udaletxeko etxepean.

Lokalak: Kultur etxea.

GALIPENTZUKO UDALA.

Kartelak: Udalaren jabetzako eraikinetako kanpoaldean.

Lokalak: udaletxeko osoko bilkuren aretoa.

LEDEAKO UDALA.

Kartelak: zenbait iragarki-taula, herrian sakabanatuta.

Lokalak: Ledeako Udalaren gizarte eta kultur etxea (Escuelas kalea 2, Ledea). 60 bat lagun sartzen ahal dira.

NOAIN ELORTZIBARKO UDALA.

Kartelak: Jakako errepidea 4. Errege kalea 61. Errege kalea, San Frantzisko Xabier plazaren aurrean. Noaingo Los Arcos kalea, Bidezarra futbol zelaiko sarreraren ondoan. San Migel plaza 5. Errege kalean eta Foruen plazan dauden farolak.

Lokalak: Ikustegia Gizarte Etxea (Aireportuko errepidea 1, Noain); hauteskunde kanpainaren egun guztietan, 19:00etatik 21:00etara.

OTSAGABIKO UDALA.

Kartelak: Blankoa plazan dagoen taula, portxeetan.

Lokalak: Gizarte eta Kultur Etxea, eguna aldez aurretik hartuta; Zatalarrañas kalea z.g.

TEBAS-MURU ARTEDERRETAKO UDALA.

Kartelak: oholak eta farolak.

Lokalak: ez da lokalik gaitu.

ARANGUREN IBARREKO UDALA.

Kartelak:

–Lezkairu etorbidea, Aranguren biribilgunea: 16 + 12 = 28 farola.

–Anaitasuna etorbidea + Mercadona tartea - Mutiloartea amaiera: 27 + 41 = 68 farola.

–Iruñeko etorbidea: 36 farola.

–El Soto etorbidea: 33 farola.

–Mugartea etorbidea: 37 farola.

–Santxiki kalea: 27 farola.

–San Saturnino kalea -Eguzki Ezkibel: 48 farola.

–Ibaialde pasealekua (ingurabidearen paraleloan): 37 farola.

–Ibaialde pasealekua (ibaia-musika eskola-ingurabidea): 27 farola.

Banderatxoen sistema erabiliko da kartelak zintzilikatzeko.

Propaganda hori astebeteko epean kendu beharko da, hauteskundeak igaro ondoren.

Lokalak:

–Erabilera anitzeko aretoa, San Pedro plaza. Mutiloa, edukiera: 54 lagun.

–Kultur etxea, Eguzki plaza, Mutiloa, 162 lagunentzako lekua.

Bestalde, kanpainako ekitaldiak egiteko (jaimak jartzea...) erreserbatzen diren leku publikoak (igandeetan izan ezik) ibarreko herrietako plazak dira, eta Mutiloan, berriz, honako hauek:

–Mutiloa plaza: udaletxeko fatxadaren eta frontoiaren artean.

–Eguzki plaza: Kultur Etxearen kanpoko aretoaren aurrean, lorategiaren ondoan.

–Ibaialde pasealekuko plaza: autobus geltokiaren ondoan.

–Aranguren plaza: eserlekuen eta bidegorriaren artean, autobus geltokiaren ondoren, 12. eta 15. zenbakien artean.

–Santxiki pasealekua: lakuaren ondoan.

EGUESIBARKO UDALA.

Kartelak: ibarreko kontzejuetako eta leku hauetako iragarki-tauletan eta -paneletan: Altzuza, Ardatz, Azpa, Badostain, Egues, Elkano, Elia, Erantsus, Gorraitz, Ibiriku, Olatz, Sagaseta, Sarriguren eta Ustarrotz.

Lokalak:

–Errizar aretoa, Sarrigurengo (Eguesibar) herri zaharrean kokatua. 80 bat lagunentzako tokia dago. Ohiko erabilera: erabilera publikoa. Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 22:00ak arte.

–Oihanburu gela, Errege Bardea 78-87 (Sarriguren-Eguesibar). 50 bat lagunentzako tokia dago. Ohiko erabilera: erabilera publikoa. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:30era.

–Sarrigurengo ikastetxe publikoko erabilera anitzeko 1. gela. Libre dauden tokiak: 100 gutxi gorabehera. Ohiko erabilera: erabilera publikoa. Astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era.

Iragarkiaren kodea: J2309223