2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
Jarduera sailkaturako lizentziaren eskaera.
Landare-kontserbak prestatzeko lantegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: Lorena Mompel Sánchez.
Jarduera: landare-kontserbak prestatzeko lantegia.
Tokia: 10. poligonoko 54. lurzatia, Abajo karrika 2, 3148 Artieda.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Urraulbeitin, 2023ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.
Iragarkiaren kodea: L2308829