129. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa UAO-2 unitatearen mugaketan. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2023ko maiatzaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Tafallako HAPOk proposatutako UAO-2 unitatearen mugaketan, 62. lurzatian. Unitatearen muga hiru metroko zerrenda batean murrizten du, UU-6B unitateko 188. lurzatiarekiko mugan eta berroren alde. Jarraian, ukitzen den hirigintzako araua ematen da argitara, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2023ko ekainaren 13an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2309080