129. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Udal ordenantza, Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2023ko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga arautzen duen udal ordenantza, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.

Garesen, 2023ko ekainaren 7an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2308930