129. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia aldatzeko eskaera.
Nafarroa Arena pabiloia (konfigurazio berriak)

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua). Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan, Armada etorbideko 2 zenbakian, 5. solairuan.

Espedientea: 2023-1612.

Titularra: Navarra de infraestructuras de cultura, deporte y ocio SL.

Jarduera: Nafarroa Arena pabiloiaren jarduera sailkatuaren aldaketa (konfigurazio berriak).

Tokia: Aizagerria plaza z.g., Iruña.

Iruñean, 2023ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2308835