1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko ekainaren 7an hartua, Exposición y Conservación de Alimentos SAk sustatutako inbertsio proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.
2023ko apirilaren 28an, Exposición y Conservación de Alimentos SAk eskatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea Martzillan (Nafarroa) egin asmo den "Inbertsio plana" izeneko inbertsio proiektua.
Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak inbertsio proiektua ebaluatu du eta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Exposición y Conservación de Alimentos SAk sustaturik Martzillan egin asmo den inbertsio proiektua, "Inbertsio plana" izenekoa, foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.
2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Exposición y Conservación de Alimentos SAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko ekainaren 7an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2308985