2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Aldaketa, Udal hilerria erabiltzeko eta hileta-zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Miranda Argako Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Miranda Argako Udalaren hilerria erabiltzeko eta bertan hileta-zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifen eranskinean.
Hasierako onespenaren iragarkia 2023ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 25ean, eta Miranda Argako Udalaren ediktu-taulan argitaratu ondoren, eta jendaurreko epea bukaturik inork alegaziorik, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, ordenantza fiskalaren aldaketa behin betiko onesten da eta haren testu osoa argitaratzen, indarrean jartzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Miranda Argan, 2023ko ekainaren 8an.–Jarduneko alkatea, Francisco Gil Serantes.
UDAL HILERRIA ERABILTZEKO ETA HILETA-ZERBITZUAK EGITEKO TASAK
TARIFEN ERANSKINA
1.–Lurrean ehorztea: 320 euro.
2.–Nitxoan ehorztea:
–Gorpua: 240,00 euro.
–Gorpuzkiak: 120,00 euro.
–Errautsak: 120,00 euro.
3.–Kolunbarioan ehorztea: 120,00 euro.
4.–Panteoian ehorztea: 260,00 euro.
5.–Hobitik ateratzea:
–Lurpetik: 260,00 euro.
–Nitxotik: 120,00 euro.
–Panteoitik: 260,00 euro.
6.–Nitxoen kontzesioa
a) 10 urte: 190 euro.
b) 50 urte: 750 euro.
c) 99 urte: 1100 euro.
d) Luzapena, 10 urterako: 190 euro.
e) Luzapena, 50 urterako: 750 euro.
7.–Kolunbarioen kontzesioa:
a) 25 urte: 150 euro.
b) 50 urte: 240 euro.
c) 99 urte: 400 euro.
8.–Hobien kontzesioa:
–99 urterako 1100 euro.
9.–Beste hileta-zerbitzu batzuk, kostuaren arabera.
Iragarkiaren kodea: L2308991