Iragarkia
129. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 20a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Ordenantza, arautzen dituena herri-lurretako aprobetxamenduak. Behin betiko onespena
Cortesko Udalak, 2023ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza, Cortesko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena.
Dagokion iragarkia 2023ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 18an, eta jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, zuzenean behin betiko bilakatu da 2023ko apirilaren 11n osoko bilkurak hartutako hasierako erabakia, zeinaren bidez onetsi baitzen Cortesko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Haren testu osoa argitara ematen da, orok jakin dezan, eta bete beharrez xedatutakoa Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan.
Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, egoitza Iruñean baitu, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) eta 46. artikuluekin bat.
Cortesen, 2023ko ekainaren 2an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.
ORDENANTZA, CORTESKO HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUENA
ZIOEN AZALPENA
Cortesko herri-lurretako ureztapena berritzeko lanak 2009an amaitu baitziren, ezinbestekoa da beste ordenantza bat egitea, arautuko dituena herri-lurretako aprobetxamenduak, nabarmen aldatu baita laborantzako herri-lurzatien eta larre-loteen azalera.
Laborantzako herri-lurrak auzotarrei esleitzerakoan, kontuan hartu behar dira alderdi hauek:
1.–Herri-lurretako aprobetxamenduen gaineko beste ordenantza bat idatzi behar da, herri-lurretako aprobetxamendurako eskubidea duten auzotarrei bermatzeko ez zaiela murriztuko laborantzako herri-lurrak aprobetxatzeko eta erabiltzeko duten eskubidea, eta beste auzokide batzuei eskubide osagarririk edo aprobetxamendu handiagorik ez zaiela sortuko bermatzeko, "lehentasunezko ustiapen" gisa katalogatuta egoteagatik edo ez egoteagatik, Legeak ezarritako irizpide sozialetatik harago.
2.–Laborantzako herri-lur guztiak multzotzat hartu behar dira, eta lur horietan dagozkien loteak ezarri behar dira ezaugarri agronomikoen eta produkzio-ahalmenaren arabera. Kontuan izan behar da "lote tipoaren azalera izanen dela beharrezkoa dena lanbide arteko gutxieneko soldataren erdiaren pareko diru-sarrera garbiak sortzeko", eta prozedura berean (data eta egintza) esleitu behar dira (laborantzako herri-lur guztiak).
Nahikoa loterik ez badago eskubidea edukita eskatzen duten auzotar guztientzat, legerian eta ordenantzan ezarritako lehentasun sozialeko irizpideak erabili beharko lirateke.
3.–Azkenik, herri-lurren "helburu soziala" kontuan hartu eta bermatu behar da. Horrenbestez, ezein auzotarri ezin zaio mugatu ureztalur bihurturiko herri-lurren erabilera eta are gutxiago "baldintzatu" "nolabaiteko ahalmen ekonomikoa" izatera.
Cortesko Udalak bi ordenantza ditu egun: ordenantza, arautzen dituena herri-lurretako aprobetxamenduak (1998ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 9an) eta ordenantza, arautzen duena Cortesko herri-lurretan presioko ureztaketarekin berrantolatutako lurzatien herri-lurretako aprobetxamendua (2007ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 6an) Ordenantza horiek indargabetu eginen dira ordenantza hau indarrean sartzen denean helburu bakar honekin: tresna arauemaile bakarra izatea, arautuko dituena Cortesko herri-lurretako aprobetxamenduak, segurtasun juridiko handiagoa izateko.
I. TITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Ordenantza honen xedea da arauak ezartzea Cortesko udal-mugarteko herri-ondasunak administratzeko, xedapen-egintzak gauzatzeko, babesteko, berreskuratzeko eta aprobetxatzeko.
2. artikulua. Herri-ondasunak dira bizilagun guztiek aprobetxatu eta erabil ditzaketenak.
3. artikulua. Herri-ondasunak besterenezinak, preskribaezinak eta enbargaezinak dira, eta ez dute tributurik izanen beren gain. Ez dute aldaketarik jasanen beren izaeran nahiz tratamendu juridikoan, edozein dela ere haiek aprobetxatu edo erabiltzeko era.
4. artikulua. Honako arau hauek arautuko dituzte herri-ondasunak: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa; urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua; martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa; Nafarroako Foru Zuzenbide Administratiboaren gainerako arauak; herri-lurren ordenantza hau; eta, bestela, Nafarroako Foru Zuzenbide Pribatuaren arauak, galarazi gabe Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 40. artikuluko hirugarren apartatua.
II. TITULUA.–ADMINISTRAZIOA ETA XEDAPEN-EGINTZAK
5. artikulua. Herri-lurretako ondasunak xedatu, administratu, aprobetxatu eta antolatzeko ahalmenak Cortesko Udalari dagozkio, ordenantza honetan azaltzen den moduan.
Herri-lurretako ondasunen inguruan Cortesko Udalak hartutako erabakiek Nafarroako Gobernuaren baimena beharko dute 6/1990 Foru Legean ezarritako kasuetan (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
6. artikulua. Lurzati txikiak saldu edo trukatzeko desafektazioa egin aurretik, Nafarroako Gobernuak haien onura publiko edo soziala deklaratu beharko du eta, hori baino lehen, Cortesko Udalak justifikatu beharko du dagoen asmoa ez dela lortzen ahal beste bide batzuk baliatuz, hala nola lagapena edo kargen ezarpena, horiexek baitira lehentasunezko aukerak.
Herri-lurretako ondasunak desafektatu ondoan beste batzuei lagatzeko edo kargak ezartzeko hartzen diren erabakietan, itzultze klausula sartuko da, egintza horien helburuak edo baldintzak desagertu edo betetzen ez diren kasuetarako.
Halakorik gertatuko balitz, lur horiek Cortesko Udalaren ondarera itzuliko lirateke herri-lurretako ondasun gisa.
III. TITULUA.–HERRI-ONDASUNAK DEFENDATZEA ETA BERRESKURATZEA
7. artikulua. Cortesko Udala ahaleginduko da herri-ondasunak zaintzen, defendatzen, berreskuratzen eta hobetzen, eta kontra eginen dio pribatizazio saio orori nahiz kalte eragiten dien bestelako ekintza orori.
8. artikulua. Cortesko Udalak berez eta noiznahi berreskuratzen ahalko du herri-ondasunen jabetza, aitzinetik legelariaren txostena ikusita eta interesdunari entzunaldia emanda. Beharrezko denean, ekintza zibilak sustatuko dira, herri-ondasunak berreskuratzeko eta defendatzeko.
9. artikulua. Cortesko Udalak Jabetza Erregistroak igortzen dizkion ediktuen berri emanen dio Nafarroako Gobernuari, lursailen immatrikulazioa edo herri-lurrekin mugakide diren lursailen hedadura soberakina dela eta. Udalak osoko bilkuran hartu beharko du komunikazio horien gaineko erabakia.
10. artikulua. Cortesko Udalak Nafarroako Gobernuaren aldez aurreko berariazko onespena beharko du, ondasunak herri-lurretako ondarerako berreskuratzearren transakziorik egin nahi izanez gero.
11. artikulua. Baimen, kontzesio edo beste zernahiren kariaz herri-ondasunen gainean sortutako eskubideak eta haiek ekarritako okupazioak iraungitzeko, Cortesko Udalak administrazio bidea erabiliko du beti, ahalmen hertsatzaileez baliatuz. Aldez aurretik kalte-ordaina eman ala ez, zuzenbidearen arabera izanen da.
12. artikulua. Cortesko Udalak herri-ondasunei buruzko kontratuetan parte hartzen duenean, berak interpretatuko ditu kontratu horiek, eta berak ebatziko ditu, halaber, haiek betetzean sortzen diren zalantzak. Interpretazioen gaineko erabaki horiek berehala hartuko dute indarra, galarazi gabe kontratistek duten eskubidea jurisdikzio-bidean behar den deklarazioa lortzeko.
13. artikulua. Cortesko Udalak herri-ondasunak defendatzeko bidezko diren akzioak sustatzen ez dituenean, posible izanen da herritarren ekimena, horretarako ezartzen den eran. Horrek aurrera eginez gero, sortutako gastuak itzuli beharko dizkie herritarrei Cortesko Udalak.
IV. TITULUA.–TITULARTASUNA ETA APLIKAZIO EREMUA
14. artikulua. Cortesko Udalak dio Cortesko herria dela ondoko herri-lurren jabe eta edukitzaile juridiko bakarra. Hona hemen haien deskripzioa:
–Val de Navarro izeneko bazkalekua, Tuterako Jabetza Erregistroan inskribatua: 3147. liburukia, 126. liburua, 33. orria eta 6803. finka.
–Carratudela izeneko bazkalekua, Tuterako Jabetza Erregistroan inskribatua: 3405. liburukia, 136. liburua, 118. orria eta 7.133. finka.
–Concejo izeneko bazkalekua, Tuterako Jabetza Erregistroan inskribatua: 142. liburukia, 59. liburua, 159. orria eta 2827. finka.
–Atalaya izeneko bazkalekua, Tuterako Jabetza Erregistroan inskribatua: 1180. liburukia, 52. liburua, 228. orria eta 3598. finka.
–Montecillo izeneko bazkalekua, Tuterako Jabetza Erregistroan inskribatua: 1858. liburukia, 70. liburua, 103. orria eta 4537. finka.
V. TITULUA.–HERRI-ONDASUNEN APROBETXAMENDUA
I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK
15. artikulua. Hauek dira ordenantza honek arautzen dituen aprobetxamenduak:
a) Laborantzako herri-lurren aprobetxamenduak.
b) Herri-larreen aprobetxamenduak.
c) Herri-lurretako beste aprobetxamendu batzuk.
16. artikulua. 1. Oro har, herri-lurretako aprobetxamenduen onuradun izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte familia-unitateen titularrek:
a) Adinez nagusia izatea, edo adingabe emantzipatua, edo judizialki gaitua.
b) Biztanleen udal erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea herri-lurrak erabiltzen hasi baino 6 urte lehenagotik.
c) Cortesen urtean bederatzi hilabetez gutxienez jarraian egiazki bizitzea.
d) Cortesko Udalarekiko betebehar fiskalak eta gainerakoak ordainduta izatea. Betebehar hori familia unitateko kide guztiei eskatuko zaie.
16.2. Etxebizitza berean bizi diren guztiak hartuko dira familia-unitateko kidetzat. Nolanahi ere, familia-unitate independentetzat hartuko da guraso erretirodunek osatua, baldin, familiakoekin bizi arren, haien diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldata baino apalagoak badira.
16.3. Artikulu hau interpretatzean sor daitezkeen zalantzak Cortesko Udalak ebatziko ditu, osoko bilkuran eta banan-banan, Herri-lurren Batzordeak txostena egin ondotik.
16.4. Ordenantza honetako I. eta II. eranskinetan ezarritakoak dira laborantzako herri-lurzatien eta larre-loteen zozketan parte hartzeko eskaerak. Eranskinak osoko bilkuraren erabakiz eguneratzen ahalko dira, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herri-lurretako Batzordeak aldeko irizpena eman ondoren.
16.5. Herri-lurretako Mahaia sortzen da organo aholku-emaile ez-lotesle gisa, eta honako hauek osatuko dute: Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herri-lurretako Batzordeko zinegotziak eta Lodosako Ubideko Ureztatzaileen Elkartearen ordezkariak. Organo horren burua izanen da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herri-lurretako Batzordeko burua
II. KAPITULUA.–LABORANTZAKO HERRI-LURREN APROBETXAMENDUA
17. artikulua.
17.1. Ordenantza hau aplikatuko zaie Cortesko laborantzako herri-lurzati guztiei.
17.2. Alkatetzak, osoko bilkurak hala erabakitzen badu, hitzarmenak egiten ahalko ditu ureztatzaileen elkarteekin, horiek faktura diezazkieten zuzenean esleipendunei ur kontsumoak. Esleipendunak Ureztatzaileen Elkarteari ordaintzen ez badio, Cortesko Udalak ordainduko dio kostua Ureztatzaileen Elkarteari, eta zorra premiamendu bidez betearaziko du.
18. artikulua.
18.1. Ureztatzaileren batek instalazioak gaizki erabili eta kalteak sortzen baditu, hark izanen du erantzukizuna, hala nola alderdi baterako eta ohiko laborantzetarako ezarritako erreferentziako ur kopurua baino gehiago erabiltzen badu.
Ur-ahoei eginiko kalteetan, haiek eragin dituztenak izanen dira erantzule. Kaltearen kausa ezin denean argitu eta ezin direnean eragile bat edo batzuk seinalatu, esleipendunak bere gain hartuko du erantzukizuna.
Esleipendunen kontura izanen dira ur-harguneetatik abiatzen diren instalazioen mantentze-lanak, herri-lurzatiko ureztaketa sarea, barneko balbulak, iragazkiak, aspertsoreak eta abar.
19. artikulua.
19.1. Esleipendunek, ureztaketa bukatuta eta neguko hotzak ureztatzeko instalazioak kaltetu ez ditzan, bateriak kendu eta desmuntatu beharko dituzte, baita lurzatietako hodiak hustu eta garbitu, eta programatzaileen estalkiak itxi ere.
19.2. Ezin dira bide ondoko aspertsoreen xaflak tolestu edo aldatu, uraren irteera aldatzeko.
19.3. Pertsona juridikoak, nekazaritzako ustiategi asoziatiboen edo sozietate zibilen modalitatean, herri-lurzatiaren esleipendunak izaten ahalko dira, betiere bazkideak 16. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen baditu. Sozietatea osatzen duten bazkideek ezin izanen dute banaka herri-lurzatirik lortu, sozietatea esleipenduna izan baita.
20. artikulua.
20.1. Cortesko laborantzako herri-lurren aprobetxamenduak hiru modutan eginen dira, lehentasun ordena honen arabera:
a) Herritarrentzako lehentasunezko aprobetxamenduak.
b) Herritarrentzako zuzeneko esleipeneko aprobetxamenduak.
c) Enkante publikoaren bidez esleitzea edo Cortesko Udalak zuzenean ustiatzea. Cortesko Udalak laborantzako herri-lurren aprobetxamendua esleitzeko hiru modu horiek erabiliko ditu, bata bestearen ondoren, emandako ordenaren arabera.
LEHEN ATALA.–HERRITARRENTZAKO LEHENTASUNEZKO APROBETXAMENDUAK
21. artikulua.
21.1. Aprobetxamendu modu horren onuradun izateko, familia-unitateen titular diren herritarrek 16. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte eta, familia-unitateko kide bakoitzarengatik, diru-sarrerek lanbide arteko gutxieneko soldataren %30 baino txikiagoak izan beharko dute, edo familia-unitatearen diru-sarrerek guztira soldata horren halako bat eta erdiaren azpitik egon.
21.2. Familia-unitatean gorputzez edo adimenez ezinduak diren kideak baldin badaude, agiri bidez egiaztatuta, lanbide arteko gutxieneko soldataren %60ren pareko diru-sarrera kontatuko da kide bakoitzeko.
21.3. Errenta mailak zehazteko, lehentasuneko aprobetxamenduak eskatzeko beharrezkoa baita, ondoko agiriak aurkeztu beharko zaizkio Udalari:
a) Familia-unitateko kide guztien errenta aitorpenen kopia konpultsatua edo Foru Ogasunaren egiaztagiria, aitorpenik egin behar ez dutela dioena, eta horrekin batera, kide guztien diru-sarreren zinpeko aitorpena.
22. artikulua.
22.1. Honako azalera hau ezarri da eredu-lotearendako, aprobetxamendu mota honetan:
–Eredu-lotea.
- Tradiziozko ureztalurrak: gutxi-gehiago 55 erreguko azalera.
- Aspertsio bidezko ureztalurrak: gutxi-gehiago 55 erreguko azalera.
- Lehorreko lurra: gutxi-gehiago 55 erreguko azalera.
23. artikulua.
23.1. 21. artikuluan ezarritakoa betetzen duten onuradunei emanen zaizkien loteak zehazteko, koefiziente hauek aplikatuko zaizkio eredu-loteari:
a) Hiru kide bitarteko familia-unitateak, 1 koefizientea.
b) Lau kidetik seira bitarteko familia-unitateak, 2 koefizientea.
c) Zazpi kidetik bederatzira bitarteko familia-unitateak, 3 koefizientea.
d) Bederatzi kidetik gorako familia-unitateak, 5 koefizientea.
24. artikulua.
24.1. Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamendurako finkatutako baldintzak betetzen dituzten familia-unitate anitz badira, eta horrek arazo sozialik sortzen badu, Cortesko Udalak, aldez aurretik Nafarroako Gobernuaren baimena jasota, 21. eta 23. artikuluetan adierazitako faktoreak beheratzen ahalko ditu proportzionalki eta arrazoituz, baina inoiz ez igo. Halakoetan, Udalak laborantzako herri-lurren %50 erabiliko du, gutxienez, banaketa modu honetarako.
25. artikulua.
25.1. Aprobetxamenduaren epea 15 urtekoa izanen da; urte horretako abenduan amaituko da, betiere uztak errespetatuz.
26. artikulua.
26.1. Horrelako aprobetxamenduetan, herri-lurzatien onuradunek ordaindu beharreko kanona izanen da nekazaritza laborantzarako eta larreetarako erabiltzen diren herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen zerga ordenantzan zehazten denaren %50.
Zenbateko horiek urtez urte eguneratuko dira, erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat. Nolanahi ere, kanonak Cortesko Udalak hartzen dituen kostuak berdintzeko bezainbatekoa beharko du izan, gutxienez ere.
BIGARREN ATALA.–HERRI-LURRETAKO ZUZENEKO ESLEIPENEKO APROBETXAMENDUAK
27. artikulua.
Lurzatiak lehentasunezko esleipenaren bidez banatu ondoren, gelditzen diren laborantzako herri-lurrak zuzenean esleituko dira herritarren artean; 16. artikuluko baldintzak betetzen dituzten familia-unitateen titularren artean, alegia.
28. artikulua.
28.1. Toki-erakundeak erabakiko du zein izanen den herritarrentzako zuzeneko esleipeneko loteen azalera, lehentasunezko esleipena egin ondotik, laborantza-lurretatik zenbateko azalera gelditzen den eta zenbat eskatzaile dauden kontuan hartuta, familia unitate bakoitzaren diru-sarrera garbien alderantzizko proportzioan, edo ustiategien tamainaren alderantzizko proportzioan, esleipendunak laborariak balira.
28.2. Irizpide horiek familia-unitate bakoitzari aplikatzeko, puntuazioa jasotzen duten kide guztiek erroldatuta egon beharko dute eta puntuazio bat esleituko zaie, hain zuzen ere eskala hauek aplikatuz ateratzen diren puntuak batuta:
a) Familia-unitatearen diru-sarrerak, guztira.
–Familia-unitatearen diru-sarrera guztiak lanbide arteko gutxieneko soldataren halako bat eta erdi eta halako hiru artekoak badira. 50 puntu.
–Familia-unitatearen diru-sarrera guztiak lanbide arteko gutxieneko soldataren halako hiru baino handiagoak eta aipatu soldataren halako bost baino txikiagoak badira. 40 puntu.
–Familia-unitatearen diru-sarrera guztiak lanbide arteko gutxieneko soldataren halako bost baino handiagoak eta aipatu soldataren halako zazpi baino txikiagoak badira. 35 puntu.
–Familia-unitatearen diru-sarrera guztiak lanbide arteko gutxieneko soldataren halako zazpi baino handiagoak eta aipatu soldataren halako bederatzi baino txikiagoak badira. 30 puntu.
–Familia-unitatearen diru-sarrera guztiak lanbide arteko gutxieneko soldataren halako bederatzi baino handiagoak eta aipatu soldataren halako hamaika baino txikiagoak badira. 25 puntu.
–Familia-unitatearen diru-sarrera guztiak lanbide arteko gutxieneko soldataren halako hamaika baino handiagoak eta aipatu soldataren halako hamahiru baino txikiagoak badira. 20 puntu.
–Familia-unitatearen diru-sarrera guztiak lanbide arteko gutxieneko soldataren halako hamahiru baino handiagoak badira. 15 puntu.
28.3. Banatzeko modua proportzionala izanen da lortutako puntuen arabera, eta bermatuko da baldintzak betetzen dituzten herri-lurzatien eskatzaile guztiei gutxienez laborantzako herri-lurzati bat esleituko zaiela, betiere esleitu beharreko lurzati gehiago badaude eskatzaileak baino.
28.4. Horrelako aprobetxamenduetan herri-lurzatien onuradunek ordaindu beharreko kanona izanen da nekazaritza-laborantzarako eta larreetarako erabiltzen diren herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen zerga-ordenantzan zehaztutakoa.
Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin (KPI) bat. Nolanahi ere, kanonak Cortesko Udalak hartzen dituen kostuak berdintzeko bezainbatekoa beharko du izan, gutxienez ere.
Urteko kanona bi ordainaldi edo epetan ordainduko da esleipen urte bakoitzaren barruan, eta lehenengoa martxoaren 31 baino lehenagorako izanen da eta bigarrena abuztuaren 15a baino lehenagorako.
28.5. Urteko kanona duen herri-lurzatiaren azalera izanen da Udalaren katastroan zehaztutakoa.
HIRUGARREN ATALA.–ENKANTE PUBLIKOAN ESLEITZEA EDO ZUZENEAN USTIATZEA
29. artikulua.
29.1. Lehentasunezko eta zuzeneko esleipenetarako prozedurak burutu eta oraindik soberan baldin bada laborantzako lurra, Cortesko Udalak enkante bidez esleituko du, halako moldez non esleipen aldia bukatzerakoan lur osoa libre geldituko den. Orobat enkante publikoaren prozedura erabiliko da nekazaritza-kalitate okerragokoak izateagatik auzotarren lehentasunezko eta zuzeneko esleipen-prozeduretatik kanpo geratu diren lurzatietarako.
29.2. Ordenantza honek finkatuko du erregu bakoitzeko hasierako prezioa; hurrengo urteetarako prezioa, berriz, aplikaturiko urteko igoeren arabera finkatuko da. Enkante horietan ere aplikatuko dira gainerako lurzatien urteko igoera berberak. Enkanteren bat eman gabe geldituz gero, tipoak %10 eta %20 beheitituko dira bigarren eta hirugarren enkantean. Enkanteak egin ondoren laborantzako lurra soberan gelditzen bada, Cortesko Udalak zuzenean lantzen ahalko du.
LAUGARREN ATALA.–NORBERAK ZUZENEAN LANTZEA LURRAK
30. artikulua.
30.1. Onuradunek zuzenean eta pertsonalki landu beharko dituzte herri-lurzatiak, eta ezin izanen dituzte errentan eman edo lan pertsonala ez den beste era batez ustiatu.
Onuradunei adjudikatutako lurzatien laborantza hainbaten artean egitea ere hartuko da norberak zuzenean landutzat, baldin elkartzen badira kooperatibetan edo legez eratutako lantaldeetan eta kide guztiek betetzen badituzte 16. artikuluan adierazitako baldintzak.
30.2. Ordenantza honen ondorioetarako, norberak zuzenean landutzat hartuko da baldin esleipendunak berak nahiz haren familia-unitateko kideek egiten badituzte laborantza lanak, ordenantza honen 16. artikuluan jasotzen diren ezaugarriak izanik, eta soldatapekorik hartu gabe, salbu horretara behartzen badituzte urtaroen edo nekazaritza ustiapenaren gorabeherek. Soldatako langile horiek esleipendunak kontratatu beharko ditu.
Alabaina, zuzeneko kultibadore pertsonalaren izaera ez da galduko soldatapekoak hartzen badira, gerora erasandako eritasun bat edo aldi baterako beste arrazoi bat gertatzeagatik, Udal honen iritziz lurra norberak lantzea eragozten duena. Halakoetan, hamabost eguneko epean jakinaraziko zaio Cortesko Udalari, behar den baimena eman dezan.
30.3. Ezintasun fisikoa edo besteren bat, Udalaren iritziz, behin betikoa bada eta norberak ezin baditu herri-lurzatiak zuzenean landu, esleipendunari herri-lurzatia kendu zaio eta hutsik dagoela deklaratuko da hurrengo zozketarako.
30.4. Beren laborantza apartzerian ematen edo lagatzen duten onuradunei herri-lurzatiak kenduko zaizkie esleipenaldia bukatu arte.
Herri-lurrak kentzen zaizkien onuradunek apartzeria edo lagapena gertatu zenetik lortutako mozkinak Udalaren Diruzaintzan sartu beharko dituzte.
31. artikulua.
31.1. Cortesko Udalak egoki iruditzen zaizkion egiaztapenak egin ahalko ditu noiznahi, laborantza zuzenean eta pertsonalki egiten dela ziurtatzeko.
31.2. Erabakiko da ez duela norberak zuzenean lantzen lurra honako kasu hauetan:
a) Nekazaritzako makinak edukita, horiek ez erabiltzea esleitutako herri-lurrak lantzeko.
b) Landazaintza Zerbitzuaren edo dagokion batzordearen ustean, esleitutako lurzatiak, ordenantza honen 14. artikuluan xedatzen den bezala, norberak zuzenean lantzen ez baditu.
c) Honako alderdi hauen gaineko frogagiriak eskatu eta Udalak agindutako epean aurkezten ez direnean: lurra lantzea, lehengaiak erostea eta produktuak saltzeko lanak, berek edo Cortesko Udalak baimendutako pertsonek eginak.
d) Nekazaritzako etekinak ez aitortzea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean, aitortu beharra izanda.
e) Adjudikaturiko lurzatiaren %80, gutxienez, lantzen ez dutenak.
f) Laborantzako lurren jabe izanik, hirugarren batzuei errentan ematea.
g) Udalak datuak egiaztatzeko eskaturik pertsona fisikoen errentaren gaineko aitorpena aurkezten ez badute Udalak datuak egiaztatzeko eskatutakoan.
Udalak bereziki zainduko du aurreko apartatuak betetzen direla, eta betetzen ez direla egiaztatuz gero, esleipenduna desjabetuko da eta dagokion urterako ezarritako kanon arruntaren halako hiruren baliokidea den ordainketarekin zehatuko da, kasu horretan dagokion zehapen-espedientea izapidetu ondoren.
BOSGARREN ATALA.–KONTZESIO TXANDA HASTEAGATIK ESLEIPENAK EGITEKO PROZEDURA
32. artikulua.
32.1. Herri-lurrak esleituko dira kontzesio txanda hastearekin batera. Udalak, osoko bilkuraren erabakiz ediktua Udalaren iragarki taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, hamabost egun balioduneko epea zabalduko du eskubidea dutela uste dutenek herri-lurretako lurzatien esleipena eska dezaten.
32.2. Eskabideen eredu ofizialak Udaletxean jasotzen ahalko dira eta bertan zehaztuko da eskatutako banaketa mota. Eskabideekin batera, ondoko alderdiei buruzko zinpeko aitorpena aurkeztuko da:
a) Cortesko biztanlea izatea, gutxienez sei urteko antzinatasunez, eta udalerrian urtean bederatzi hilabetez bederen bizitzea.
b) Familia unitateak Cortesko Udalarekiko betebehar fiskalak eta gainerako guztiak ordainduta izatea.
c) Familia-unitatea zenbat kidek osatzen duten eta, lehentasuna duten herritarrentzako aprobetxamenduak eskatzen dituztenen kasuan, desgaitasun fisikoa edo mentala duten kideak. Familia-unitateko kide bakoitzaren diru-sarrerak, nekazaritzatik heldu direnak nahiz industriatik edo zerbitzuen alorretik datozenak, baita Gizarte Segurantzako pentsioak zein bestelako errenta guztiak ere.
d) Zenbat hektarearen jabe diren, udal-mugarte honetan edo besteren batean, ureztalurrak eta lehorreko lurrak bereizita, familia-unitateko kide guztien lurrak edo hildako ahaideenak kontuan harturik.
e) Zer lur lantzen dituzten errentan harturik edo jabetzaz aparteko bestelako tituluren baten bidez, udalerri honetan edo besteren batean, ureztalurrak eta lehorreko lurrak bereizita, familia-unitateko kide guztiak kontuan harturik.
f) Beren azienden gaineko kapital zergagarriak, edo aziendaburuak zer espezietakoak eta zenbat diren, udalerri honetan edo besteren batean.
g) Familia-unitatearen diru-sarrerak, guztira.
32.3. Cortesko Udalak, osoko bilkuran bildurik, esleipen modu bakoitzera –lehentasuna duten herritarrena nahiz zuzeneko esleipenekoa– onartu direnen zerrenda onetsiko du, unitate bakoitzari esleitutako puntuak zehaztuta. Zerrenda hori behin-behinekoa izanen da.
32.4. Onartuen behin-behineko zerrenda Udal honen iragarki taulan jarriko da hamar egun balioduneko epean, bidezkoak diren alegazioak egin ahal izateko. Alegaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko zerrenda behin betikoa bilakatuko da, besterik gabe.
32.5. Alegazioak eta zuzendu beharreko akatsak izanez gero, Udalak osoko bilkuraren erabakiz haien gaineko ebazpena emanen du, eta behin betiko zerrenda onetsiko du, honako prozedura honetan parte hartzeko eskubidea duten herritarrena: prozedura, esleitzeko laborantzako herri-lurretako lurzatiak kontzesioa hasteagatik.
33. artikulua.
33.1. Esleipenak lehendabizi eginen dira lehentasuna dutenendako aprobetxamenduetarako, eta, horren ondotik, herritarrendako zuzeneko esleipenetarako, gisa honetan:
1.–Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak:
Lehentasuna duten herritarren zenbat eskabide dauden, horietarako behar bezainbat lote prestatuko dira. Loteei zenbakia jarri eta eskatzaileak alfabetoari jarraituz ordenatuko dira. Ondoren, abizen bat zozketa bidez aterako da eta hortik abiatuta aterako dute zenbakia, bakoitzari dagokion lote kopurua eskuratu arte.
2.–Herritarrendako zuzeneko esleipeneko aprobetxamenduak:
Lehentasuna dutenendako esleipena bukatuta, herritarrendako zuzeneko esleipenei helduko zaie, herri-lurretako gainerako azalera esleitzeko, betiere %5 gordeta, etorkizunean izan daitezkeen eskaerendako. Bigarren banaketa-modalitate honetarako, eta eskatzaileek lortutako puntuazioak ikusita, lurzati bakoitzaren azaleraren arabera banatuko dira herri-lurzatiak, handitik txikira ordenatuta. Eskatzaileek lortutako puntuazioetan berdinketa gertatzen bada, familia-unitate gazteeneko titularren alde ebatziko da, eta berriz ere berdinketa gertatzen bada zozketa bidez.
Eskatzaile bakoitzak eskatutako azalera osoa hartuko da kontuan banaketa-muga gisa, ahal den guztietan. Banatutako lurzatiekin lote bat eratuko da esleipendun bakoitzeko.
3.–Etorkizunean izan daitezkeen esleipenetarako gordetako azalera.
Udalak, azkenik, etorkizuneko esleipenetarako erreserbatutako lurzatien behin-behineko esleipenerako baldintzak ezarriko ditu, eta urtebeteko eperako esleituko ditu, urtez urte luzatzeko aukerarekin, beste banaketa bat egin arte, betiere herri-aprobetxamendurako eskubidea duen eskatzaile berririk ez badago.
4.–Esleipen prozesuaren amaiera.
Banaketa amaitutakoan, alkateak interesdunari eskatuko dio behin betiko bermea eratzeko, urtebeteko errentamendu kanonaren %50ekoa. Behin fidantza eratuta, lurzatiak esleituko dira osoko bilkuraren erabakiz, eta iragarki-taulan argitara emanen da esleipendun berrien zerrenda eta zein herri-lurzati dituzten.
5.–Herri-lurzatiak ematea.
Esleipena egin ondoren, lurzatia emanen da ureztatze-instalazioen giltzekin batera, lurzatia emateko akta sinatuta.
34. artikulua.
34.1. Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduan zozketa eginda ikusten bada ez dagoela nahi adina lurzati zuzeneko esleipenaren bidezko eskatzaile guztiei adjudikatzeko, baztertu eginen dira diru-sarrera handienak dituzten familia-unitateetako titularren eskabideak.
35. artikulua.
35.1. Cortesko Udalak beretzat gordetzen du herri-lur guztietako larre edo belarren eskubidea. Lurzati horiek erabiliko dira ordenantza honetan ezarritako moduan, eta lurren esleipendunek bete beharko dituzte labore bakoitzari dagozkion arauak.
SEIGARREN ATALA.–ESLEIPENETARAKO PROZEDURA ETA ERABILERAREN ARAUKETA KONTZESIO TXANDAK IRAUN BITARTEAN
36. artikulua.
36.1. Kontzesio txandan, herri-lurrak esleituko dira urteko banaketaren bidez. Horretarako, Udalak hamabost egun naturaleko epea irekiko du ekainaren 1etik 15era, eskubidea dutela uste dutenek herri-lurzatiak esleitzeko eska dezaten, aurrez Udalaren iragarki-taulan ediktu bat jarrita.
36.2. Eskaerei erantsiko zaie honako alderdi hauei buruzko erantzukizunpeko deklarazioa:
a) Cortesko bizilaguna izatea, gutxienez sei urteko antzinatasunez, eta udalerrian bizitzea modu jarraituan bederatzi hilabetez gutxienez.
b) Familia unitateak Cortesko Udalarekiko betebehar fiskalak eta gainerako guztiak ordainduta izatea.
c) Familia-unitatea osatzen duten kideak.
d) Familia-unitateko kide guztien errenta aitorpenen kopia konpultsatua edo Foru Ogasunaren egiaztagiria, aitorpenik egin behar ez dutela dioena, eta horrekin batera, kide guztien diru-sarreren zinpeko aitorpena.
e) Katastro ziurtagiria, laborantzarako diren eta familia unitateko kide bakoitzari dagozkion ondasunena.
f) Zinpeko aitorpena, familia-unitateko kide bakoitzak errentan harturik edo jabetzatik aparteko bestelako moduren batean lantzen dituen lurrena, dela udal honetako mugartean dela beste batzuetan.
36.3. Nekazaritza batzordeak txostena egin ondoren, osoko bilkuraren erabakiz onartuko da urteko banaketan onartutakoen zerrenda. Zerrenda hori behin-behinekoa izanen da.
36.4. Urteko banaketan onartuen behin-behineko zerrenda Udal honen iragarki-taulan jarriko da ikusgai hamar egun baliodunean, bidezkotzat jotzen diren alegazioak egin ahal izateko. Alegaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko zerrenda behin betikoa bilakatuko da, besterik gabe.
36.5. Alegazioak eta zuzendu beharreko akatsak izanez gero, Udalak horien gaineko ebazpena emanen du osoko bilkuraren erabakiz, eta urteko banaketan parte hartzeko eskubidea duten herritarren behin betiko zerrenda onetsiko du.
36.6. Esleipenak eginen dira 33. artikuluan kontzesio txandaren hasierarako adierazitako modu berean.
36.7. Kontzesio txandan herri-lurzatiari uko egiten diotenei edo herri-lurzatia kentzen zaienei, ordenantza honetan xedatutakoa ez betetzeagatik, ez zaie beste herri-lurzatirik esleituko hurrengo kontzesio txandara arte.
37. artikulua.
37.1. Ordenantza honetako xedapenetan aurreikusten ez den guztian, aplikatuko da herri honetan ohitura izan dena herri-lurren aprobetxamendu guztiei dagokienez, betiere urratzen ez badira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta hura garatzen duen araudian ezarritakoak.
ZAZPIGARREN ATALA.–LABORANTZAKO HERRI-LURZATIARI BAJA EMATEA ETA HERRI-LURZATIA KENTZEA ESKATZEKO PROZEDURA
38. artikulua.
38.1. Laborantzako herri-lurzatiari baja ematea eskatzeko, Udalak hamabost egun naturaleko epea irekiko du urte bakoitzeko ekainaren 1etik 15era arte, esleipendunek laborantzako herri-lurzatiaren baja eska dezaten.
38.2. Udal teknikariek laborantzako herri-lurzatia zein egoeratan dagoen egiaztatuko dute, ureztaketarako instalazioak eta lurzatia esleitu ziren baldintza berberetan daudela egiaztatzeko, eta herri-lurzatiaren itzulketa akta eginen dute. Hala gertatu ezean, Cortesko Udalak konponduko ditu esleipendunak utzitako bermearen kargura. Kalteen zenbatekoa handiagoa bada fidantza baino, gainerako zenbatekoa eskatuko zaio esleipendunari.
38.3. Osoko bilkuraren erabakiz, herri-lurzatiaren baja onartu eta hutsik dagoela deklaratuko da hurrengo zozketan sartzeko, esleitze aldera.
39. artikulua.
39.1. Laborantzako herri-lurzatiaren esleipendun izateari utziko diote eta lurzatia kenduko zaie ordenantza honetan lurzatia lortzeko eskatzen diren baldintzak kontzesio txandako urte bakoitzeko ekainaren 15ean betetzen ez dituztenei edo erretiroa hartzeko legezko adinean egonda Gizarte Segurantzako erretiro prestaziorako eskubidea dutenei urteko banaketaren urtean. Horretarako osoko bilkuraren erabakia onetsiko da esleituak dituen herri-lurzatiak kentzeko eta hutsik daudela deklaratzeko urteko zozketa egin baino lehen.
III. KAPITULUA.–HERRI-LARREEN APROBETXAMENDUA
LEHEN ATALA.–LARRE-LOTEEN ONURADUNAK, KONTZESIO TXANDA, ABELTZAINEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK ETA KANONA
40. artikulua.
40.1. Cortesko Udalaren herri-larreek baterako ustiapen-unitatea osatzen dute, eta azken hori aprobetxamendu-eremu hauetan banaturik dago:
1. lotea, honela osatua: 155,59 hektarea.
2. Lotea, honela osatua: 365,36 hektarea.
3. lotea, honela osatua: 266,15 hektarea.
4. lotea, honela osatua: 214,26 hektarea.
41. artikulua.
41.1. Aurreko azalera horien neurriak gutxi gorabeherakoak dira baina errore marjina %5 izanen da gehienez, beraz, ezin izanen da ehuneko hori baino txikiagoak diren aldeei buruzko erreklamazioak aurkeztu.
42. artikulua.
42.1. Hona hemen lote horien kokalekua udal mugartearen barnean:
1. lotea trenbidearen eta A68 autobiaren arteko herri-lurretan dago.
2. lotea A68 autobiaren eta Lodosako ubidearen artean dago, hirugarren erreteneko bide zaharraren hegoaldeko mugarekin.
3. lotea A68 autobiaren eta Lodosako ubidearen artean dago, hirugarren erreteneko bide zaharraren iparraldeko mugarekin.
4. lotea Lodosako ubidetik Mallén (Zaragoza) eta Ablitas udalerrien mugara bitartean dago.
43. artikulua.
43.1. Cortesko Udalaren herri-larreen aprobetxamendua modu hauetako batean eginen da, lehentasunezko ordena honetan:
a) Herritarrendako zuzeneko esleipena.
b) Enkante publikoan esleituz.
44. artikulua.
44.1. Ordenantza honen 16. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia-unitateetako titularrak izanen dira herritarrendako zuzeneko esleipenaren bidezko larre aprobetxamenduaren onuradun, betiere azienda alta emanda badute Cortesko Udaleko Aziendaburuen Erregistroan.
45. artikulua.
45.1. Abeltzainek zuzenean aprobetxatuko dituzte larreak, eta debeku da azpierrentan ematea edo lagatzea. Hortaz, ez da zilegi larreetan azienda arrotza sartzea.
46. artikulua.
46.1. Esleipena 15 urterako izanen da.
47. artikulua.
47.1. Erreguko eta urteko ordaindu beharreko kanona izanen da laborantzarako eta larreetarako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan fiskalean ezarritakoa.
47.2. Aprobetxamendu kanona urtero eguneratuko da, erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat. Eguneraketa argitaratuko da Cortesko Udalaren tarifen eranskinean.
47.3. Urteko kanona bi ordainaldi edo epetan ordainduko da esleipen urte bakoitzaren barnean, eta lehenengoa martxoaren 31 baino lehen ordainduko da eta bigarrena abuztuaren 15a baino lehen.
48. artikulua.
48.1. Larreak zuzenean aprobetxatzen direla bermatu beharrez, Cortesko Udalak egoki eta komenigarri juzgatzen dituen egiaztapenak egiten ahalko ditu noiznahi.
48.2. Cortesko Udalak, bertzeak bertze, honako kasu hauetan ulertuko du abeltzainek ez dituztela larreak zuzenean aprobetxatzen:
a) Azienda-aberastasunaren katastrotik azienda kentzen dutenek.
b) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean abeltzaintzako etekinak aitortzen ez dituztenek.
c) Bazkalurren jabe izanik ere, haiek hirugarrenei errentan emanda dituztenek.
d) Zuzeneko aprobetxamendua egiaztatzen duten agiriak, hala nola, artzainen Gizarte Segurantzako egiaztagiriak, albaitarien ziurtagiriak, erosketenak edo bertzelakoak eskaturik, ezarritako epean aurkezten ez dituztenek.
49. artikulua.
49.1. Herri-larreak erabiltzen dituzten abeltzainek bete beharko dute Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea.
50. artikulua.
50.1. Herriko ohiturekin bat eta nekazari nahiz abeltzainendako kalteak eragozteko, Cortesko Udalak ondoko baldintzak ezarri ditu:
a) Udalaren jabetzakoa den eskorta edo erditze-lekua erabiltzen duten edo beraiek eraikitakoak erabiltzen dituzten abeltzainen betebeharra izanen da erditze-lekuaren urteko mantentzea egitea eta pintatzea korrosioak saihesteko, beharrezkoa izanez gero.
b) Larreen zuzeneko esleipenak ez dakar bere baitan eskortak edo erditze-lekuak erabiltzeko eskubidea. Udalak, halere, herri-lurren barnean erabilgarri daudenak erabili eta baliatzeko baimena eman dezake.
c) Abeltzainen kontura izango da eskortak zaintzea, behar bezala erabiltzeko segurtasun-baldintza egokietan, etab. Udalak beretzat gordeko du eskortaz arduratzeko eskubidea, inolako kalte-ordainik jaso gabe eraikinen erabilera normala eragozten duten arduragabekeria edo hondamena antzematen den eskortetan.
d) Abeltzainak bere kabuz erabakitzen badu azienda gordetzeko estalpeak eta abar eraikitzea, Udalari instalatzeko baimena eskatzen ahalko dio eta esleipenaldia bukatutakoan instalazio horretan erabilitako materialak eramateko eskubidea izanen du.
51. artikulua.
51.1. Ondoko hauek herri-lurretako esleipen hartzaileek eta abeltzainek larre aprobetxamenduan errespetatu beharko dituzten erabilera eta ohiturak dira laboreei dagokienez:
a) Artoa, garia, garagarra eta oloa. Esleipen hartzaileak soilik biltzen ahalko ditu zurtoinak edo lastoa, non ez dion beste bati baimen idatzia ematen. Aldean eraman beharko da baimen hori fardoak egiterakoan.
Nekazariek hamar eguneko epea izanen dute uzta bildu eta biharamunetik zurtoinak eta lastoa hartzeko, epe horretan, lursailak kainaberaz behar bezala seinalizatuta badaude, tradizioz herri honetan egin den moduan.
Hamar egun horiek iragandakoan, lastoak edo zurtoinek fardotan bildurik segitzen badute lursailean, abeltzainak ez du oztoporik izanen aziendak sartzeko.
Olo, gari edo garagarrari dagokionez, uzta bildu eta hamar egunetan, nekazariek uzta biltzeko makina erabili ondoren gelditzen den lastoa fardotan biltzen ahalko dute, baina ez dute sega makinarik ez arrastelu makinarik sartuko, ezta beste edozein tresna mekaniko ere.
Artoari dagokionez, esleipen hartzaileak ezin izanen du produktu nagusia bildu ondoren gelditzen diren zurtoinak jaso arrastelu edo xehatzeko makina erabiliz, eta epe hauek utzi beharko dira lurrak landatu gabe, aziendak bazkatzeko:
Hamar egun uzta bildurik berehala erein behar diren alorretarako.
Hogei egun uzta bildurik berehala erein behar ez diren alorretarako.
b) Luzerna. Honela bazkatuko da luzerna alorretan:
Abenduaren 1a arte errespetatuko da alorra luzerna bilduta, pikatua edo ilaretan jarria badago.
Abenduaren 1etik aitzina, aziendak lursail guztietan sartzen ahalko dira uzta pikatua egon ala ez, otsailaren 10a arte.
Esleipen hartzaileek kanaberaz inguratu beharko dituzte luzerna alorrak abuztuan eta irailean, aziendak sar ez daitezen.
c) Baba, ilarra eta leka.
Esleipen hartzaileak soilik biltzen ahalko ditu zurtoinak edo lastoa, non ez dion beste bati baimen idatzia ematen. Aldean eraman beharko da baimen hori fardoak egiterakoan.
Esleipen hartzaileek bost eguneko epea izanen dute uzta bildu eta biharamunetik zurtoinak eta lastoa hartzeko, epe horretan, lursailak kainaberaz behar bezala seinalizatuta badaude, tradizioz herri honetan egin den moduan. Ilar alorrean, arrastelua sartzen ahalko da fardoak egiteko prozesuan aurrera egiteko.
Bost egun horiek iragandakoan, lastoak edo zurtoinek fardotan bildurik segitzen badute lursailean, abeltzainak ez du oztoporik izanen aziendak sartzeko.
Esleipen hartzaileak fardoak egiten ahalko ditu uzta biltzeko makina erabili ondoan geratzen den lastoarekin, baina ezin izanen ditu sartu ez sega makina ez arrastelu makinak edo beste edozein tresna mekaniko.
Abeltzainak bost egun izanen ditu azienda bazkatzeko, lastoa kentzen denetik aitzina, lehen uzta baldin bada, eta hamabost egun, bigarren uztak badira.
d) Llollobelarra.
Abeltzainak hamar egun izanen ditu azienda bazkatzeko, uzta bukatzen denetik aitzina kontatzen hasita, berehala erein behar diren alorretarako, eta hogei egun, berehala erein behar ez diren alorretarako.
e) Ziazerba eta brokolia.
Abeltzainak hamar egun izanen ditu azienda bazkatzeko, uzta bukatzen denetik aitzina kontatzen hasita, berehala erein behar diren alorretarako, eta hogei egun, berehala erein behar ez diren alorretarako.
f) Goldatzea. Uztak biltzen direnetik gutxienez bost egun iragan beharko dira alorrak goldatzeko, abeltzaina lur horietako bazkaz baliatu dadin. Epe hori baino lehenago landu ahalko dira alorrak esleipen hartzailea eta abeltzaina bat etortzen badira.
g) "Sobre aguas" delakoa (eurite ondoko legea). Nekazariek zintzo beteko dute eurite ondoko legea, hau da, eurite ondotik hiru egun iragaten uztea aziendak alorretan sartu gabe.
h) Ubideen, sakanen eta ur isurketen zainketa. Guztiz debekatua dago aziendak ubideetan, sakanetan edo ur isurketetan bazkatzea edo haiek igarotzea, kalte eta galerak sortzen baitituzte.
i) Erremolatxa. Nekazariek hiru eguneko epea izanen dute uzta bildu eta biharamunetik erremolatxa hostoa hartzeko, eta epe hori hartu gabe iraganez gero, abeltzainarena izanen da aprobetxamendua, aziendak erremolatxa bildutako lurretan bazkatu ahalko baitituzte.
BIGARREN ATALA.–KONTZESIO TXANDA HASTEAGATIK ESLEIPENAK EGITEKO PROZEDURA
52. artikulua.
52.1. Herri-larreak kontzesio txanda hastean esleituko dira. Udalak, aurrez osoko bilkurak erabakia hartuta, hamabost egun balioduneko epea irekiko du, eskubidea dutela uste dutenek herri-larreak esleitzeko eska dezaten, aurrez ediktua argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki taulan.
52.2. Esleitu beharreko larre-loteak banatzerakoan lehenetsiko dira egoera ekonomiko txarrena duten familia unitateak 28.2 a) artikuluan ezarritako puntuazio metodoaren bidez unitate familiak lortutako diru-sarreretan, lanbide arteko gutxieneko soldataren indizeen arabera. Eskatzaileek lortutako puntuazioetan berdinketa gertatzen bada, familia-unitate gazteeneko titularren alde ebatziko da, eta berriz ere berdinketa gertatzen bada zozketa bidez.
52.3. Eskaerei erantsiko zaie honako alderdi hauei buruzko erantzukizunpeko deklarazioa:
a) Cortesko bizilaguna izatea, gutxienez sei urteko antzinatasunez, eta udalerrian bizitzea modu jarraituan bederatzi hilabetez gutxienez.
b) Familia unitateak Cortesko Udalarekiko betebehar fiskalak eta gainerako guztiak ordainduta izatea.
c) Familia-unitatea osatzen duten kideak.
d) Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea betetzea.
e) Familia-unitateko kide guztien errenta aitorpenen kopia konpultsatua edo Foru Ogasunaren egiaztagiria, aitorpenik egin behar ez dutela dioena, eta horrekin batera, kide guztien diru-sarreren zinpeko aitorpena.
52.4. Nekazaritza-batzordeak txostena egin ondoren, osoko bilkuran onetsiko da larre-sortak banatzeko onartutakoen zerrenda. Zerrenda hori behin-behinekoa izanen da.
52.5. Onartuen behin-behineko zerrenda Udal honen iragarki taulan jarriko da hamar egun balioduneko epean, bidezkok diren alegazioak egin ahal izateko. Alegaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko zerrenda behin betikoa bilakatuko da, besterik gabe.
52.6. Alegazioak eta zuzendu beharreko akatsak izanez gero, Udalak haien gaineko ebazpena emanen du, eta onetsiko du mota bakoitzean herri-larreen banaketan parte hartzeko eskubidea dutenen behin betiko zerrenda.
52.7. Cortesko Udalaren Osoko Bilkurak, larre-loteak erabiltzeko eskubidea duten familia-unitateko herritar titularren behin betiko zerrenda ikusita, larre-loteak esleituko ditu lortutako puntuazioaren eta larre-lotearen guztizko azaleraren arabera. Esleitu aurretik, fidantza eratu beharko da, urte baterako aurreikusitako errentamendu kanonaren %50ekoa, Cortesko Udalaren kontuan banku-sarrera eginda. Fidantza horrek erantzunen die esleipenaren epea amaitzean instalazioetan dauden kalteei, eta esleipendunari eskatu beharko zaio larre-lotea esleitu zitzaion baldintza berberetan entregatzeko.
52.8. Esleipena egin eta esleipendunak fidantza eratu ondoren, larre-lotea entregatuko da, emate-akta sinatuta.
HIRUGARREN ATALA.–LARRE-LOTEEN URTEKO ESLEIPENETARAKO PROZEDURA ETA ERABILERAREN ARAUKETA KONTZESIO TXANDAK IRAUN BITARTEAN
53. artikulua.
53.1. Kontzesio txandaren barruan, larre-loteak esleituko dira urte bakoitzeko azaroan egindako banaketaren bidez. Horretarako, Udalak hamabost egun naturaleko epea irekiko du, ekainaren 1etik 15era bitartean, eskubidea dutela uste duten eta esleipendun ez diren pertsonek larre-loteen esleipena eska dezaten, udaletxeko iragarki-taulan ediktua jarri ondoren.
53.2. Esleipena 52.2 artikuluaren arabera eginen da, eta 28.2 a) artikuluan ezarritako puntuazio-metodoaren arabera; familia-unitateak lortutako diru-sarreretan, lanbide arteko gutxieneko soldataren indizeen arabera.
53.3. Eskaerei erantsiko zaie honako alderdi hauei buruzko erantzukizunpeko deklarazioa:
a) Cortesko bizilaguna izatea, gutxienez sei urteko antzinatasunez, eta udalerrian bizitzea modu jarraituan bederatzi hilabetez gutxienez.
b) Familia unitateak Cortesko Udalarekiko betebehar fiskalak eta gainerako guztiak ordainduta izatea.
c) Familia-unitatea osatzen duten kideak.
d) Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea betetzea.
e) Familia-unitateko kide guztien errenta aitorpenen kopia konpultsatua edo Foru Ogasunaren egiaztagiria, aitorpenik egin behar ez dutela dioena, eta horrekin batera, kide guztien diru-sarreren zinpeko aitorpena.
53.4. Nekazaritza batzordeak aurrez txostena eginda, osoko bilkuran onetsiko da zozketa orokorrean onartuen zerrenda. Zerrenda hori behin-behinekoa izanen da.
53.5. Zozketa orokorrean onartuen behin-behineko zerrenda Udal honen iragarki taulan jarriko da ikusgai hamar egun baliodunean, bidezkotzat jotzen diren alegazioak egin ahal izateko. Alegaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko zerrenda behin betikoa bilakatuko da, besterik gabe.
53.6. Alegazioak eta zuzendu beharreko akatsak izanez gero, Udalak horien gaineko ebazpena emanen du, eta zozketa orokorrean parte hartzeko eskubidea dutenen behin betiko zerrenda onetsiko du.
53.7. Lortutako puntuazioak ikusita, larre-loteak esleituko ditu Cortesko Udalaren osoko bilkurak. Esleitu aurretik, fidantza eratu beharko da, urte baterako aurreikusitako errentamendu kanonaren %50ekoa, Cortesko Udalaren kontuan banku-sarrera eginda. Esleitzeko epea amaitzean instalazioetan dauden kalteen erantzulea izanen da fidantza, eta esleipendunari eskatu beharko zaio lurzatia esleitu zitzaion baldintza berberetan entregatzeko.
53.8. Esleipena egin eta esleipendunak fidantza eratu ondoren, larre-lotea entregatuko da, emate-akta sinatuta.
53.9. Kontzesio txandan larre-loteari uko egiten diotenei edo lotea kentzen zaienei ordenantza honetan ezarritakoa ez betetzeagatik, ez zaie esleituko beste larre-loterik aipatutako txandan.
53.10. Udalak, hartu gabeko larre-loteak geratzen badira, larre-lote bakoitzeko laborantzako herri-lurzatien esleipendunei aukera eskainiko die urtero ordaintzeko belar horien zenbatekoa bere gain hartzeko. Herri-lurzatiaren esleipendun gehienek aukera hori ezetsi ondoren, larre-lotearen enkante publikoa eginen da urtebeterako, urtez urte luzatzeko aukerarekin kontzesio txanda amaitu arte, larre-lotea esleitzeko eskubidea duen beste eskatzailerik ez dagoen bitartean.
54. artikulua.
54.1. Larreen ustiapena bermatzeko beharrezkoa izanez gero, Udalak zuzenean esleitzen ahalko dio abeltzainari saroitik ahalik eta hurbilen dagoen herri-lurzati bat, uzta abereak elikatzeko erabili ahal izan dezan larre falta dagoen garaietan.
54.2. Udalak larre-lote bat baino gehiago batera banatzea erabakitzen ahalko du, lote bakoitza osatzen duten saroien arabera, aprobetxamendu hobea bermatzeko.
55. artikulua.
55.1. Ordenantza honetako xedapenek aurreikusten ez duten orotan herri-lurretako aprobetxamenduei buruzko herriko ohiturei jarraituko zaie, betiere ez badiete kontra egiten Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari eta hura garatzen duen araudiari.
LAUGARREN ATALA.–LARRE-LOTEEI BAJA EMATEA ETA LURZATIAK KENTZEA ESKATZEKO PROZEDURA
56. artikulua.
56.1. Larre-loteen baja eskatzeko, Udalak hamabost egun naturaleko epea irekiko du, urte bakoitzeko ekainaren 1etik 15era, esleipendunek larre-loteen baja eska dezaten.
56.2. Udal teknikariek larre-lotea eta erditze-lekua zer egoeratan dauden egiaztatuko dute, instalazioak esleitu ziren baldintza berberetan daudela egiaztatzeko, eta larre-lotea itzultzeko akta eginen dute. Hala gertatu ezean, Cortesko Udalak konponduko ditu esleipendunak utzitako bermearen kargura. Fidantzari eragindako kalteen zenbatekoa handiagoa bada, gainerako zenbatekoa eskatuko zaio esleipendunari.
56.3. Osoko bilkuraren erabakiz, larre-lotearen baja onartuko da eta hutsik dagoela deklaratuko da, hurrengo zozketan esleitzeko.
57. artikulua.
57.1. Larre-loteen esleipendun izateari utziko diote, eta lotea kenduko zaie hauei: kontzesio txandaren urte bakoitzeko ekainaren 15ean lurzatia lortzeko ordenantza honetan eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituztenak edo erretiroa hartzeko legezko adina beteta urteko zozketaren urtean Gizarte Segurantzako erretiroaren prestazioa jasotzeko eskubidea dutenak. Horretarako, osoko bilkurak erabakiko du esleitu zaion larre-lotea kentzea, urteko zozketa baino lehen hutsik daudela deklaratzeko.
58. artikulua.
58.1. Herritarren arteko banaketan ematen ez diren larreak enkante publikoan esleituko dira urtebeterako, eta urtez urte luzatzeko aukera izanen da, kontzesio txandako 15 urteko epea bete arte, egungo araudia eta ordenantza honetatik aplikagarria dena betez.
IV. KAPITULUA.–HERRI-LURRETAKO BESTE APROBETXAMENDU BATZUK
59. artikulua.
59.1. Ehiza aprobetxamendua, herri-lurrak sartuz eratu diren ehiza barrutietakoa, ehizari buruzko foru legeetan eta haren osagarri direnetan ezarritakoari segituz arautuko da.
60. artikulua.
60.1. Cortesko Kontzejuak kasu bakoitzerako prestatzen dituen baldintza-agirien arabera eginen da ondareko uren kontzesioa, herri-lurren okupazioa, herri-lurretako harrobien ustiapena, berotegien instalazioa, zurezko laboreena eta herri-lurretan egin nahi den beste aprobetxamendu edo hobekuntza oro.
Gainera, agiri horiek jendaurrean eduki beharko dira 15 egunez gutxienez, eta Nafarroako Gobernuak onespena eman beharko du.
61. artikulua.
61.1. Cortesko Udalak baliorik gabe eta kalte-ordainerako eskubiderik gabe uzten ahalko ditu herri-lurzatiaren edo larre-loteen esleipenak edo horien zati batenak, betiere azpiegitura batzuk ezartzen badira, hala nola parke eolikoak edo antzekoak, erabilera lagatzeko dagokion espedientearen bidez.
61.2. Kasu horietan, azpiegituraren obrak uztan eragindako kalte-galeren ordaina emanen die lagapen-hartzaileak esleipendunei.
V. KAPITULUA.–HOBEKUNTZAK HERRI-ONDASUNETAN
62. artikulua.
62.1. Cortesko Udalak indarrik gabe uzten ahalko ditu aprobetxamenduen esleipenak, lur horiek honako xedea baldin badute:
a) Haien gaineko kargak kentzea.
b) Herri-lurrak hobetzea.
c) Gizarterako proiektuak egitea, laguntza eman dakien inguruabar pertsonalak, familiarrak edo sozialak direla medio beharrean daudela frogatzen duten herritarrei.
62.2. Proiektu horiek Udalak nahiz herritar interesdunek susta ditzakete, eta lehentasuna izanen dute.
62.3. Kasu horietan, prozedura honi jarraituko zaio:
a) Udalaren erabakia, proiektua eta ukitutako herri-lurren aprobetxamendua arautuko duen erregelamendua onesteko.
b) Hilabeteko epean jendaurrean jartzea eta Udalaren erabakia, aurkezten diren alegazioei buruz.
c) Nafarroako Gobernuaren onespena.
62.4. Nafarroako Gobernuaren onespenak indarrik gabe utziko ditu ukitutako herri-lurretan diren esleipenak, eta titularrei kalte-ordaina emanen zaie sorrarazitako kalte-galerengatik, bai eta lurretan eginak dituzten hobekuntzengatik ere, zuzenbidez bidezkoa bada.
63. artikulua.
63.1. Aprobetxamenduaren onuradunak herri-lurrak hobetzeko egiten dituen proiektuak Udalak berak onetsi beharko ditu, aldez aurretik 15 egunean jendaurrean eduki eta gero aurkezten diren alegazioak Udalak ebatzi ondoren.
VI. KAPITULUA.–ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK
64. artikulua.
64.1. Honako egitate hauek hartzen dira arau-hauste administratibotzat:
a) Aprobetxamendua zuzenean eta pertsonalki ez-egitea.
b) Aprobetxamenduen kanonak ez ordaintzea Udalak ezartzen dituen epeetan.
c) Nabarmen gaizki egitea edo osorik ez egitea herritarrentzako aprobetxamendua, kasuan kasukoa.
d) Zertarako adjudikatzen den herri-lurra, beste zerbaitetarako erabiltzea.
e) Herri-lurrak lantzea Udalak adjudikatu gabe, nahiz eta landu gabeko lurrak izan, hots, soro utziak.
f) Laborantza iraunkorrak (fruta-arbolak, zainzuriak, etab.) Udalaren baimenik gabe landatzea.
g) Ez errespetatzea esleipenetan zehaztutako epeak.
h) Ez betetzea Herri-larreetan bazkatzen den Aziendaren Osasuna Zaintzeari buruzko Foru Legea eta hori garatzen duen Erregelamendua.
i) Larratzeko eremuak ez errespetatzea.
j) Lurzatiak behar bezala ez ureztatzea, bideen mugakide diren aspertsoreak behar bezala ez jartzeagatik, bideak ureztatzea eragotziko duen babes xaflaren bidez.
k) Kalteak eragitea herri-lurzatien instalazioetan edo aziendarendako saroietan.
l) Kalteak eragitea bideetan edo esleitutako herri-lurzatiaren instalazioetan.
Ordenantza honetan xedatutakoari kontra egiten dion egitate edo ekintza oro.
65. artikulua.
65.1. Arau-hauste horiek honako zehapen hauek izanen dituzte:
a), b), c), d), f) eta h) arau-hausteengatik, kontzesioa kenduko da, eta gehienez ere 1.000 euroko isuna jarriko da.
Aipatutako g) arau-haustearengatik, galduko da herri-lurren edo herri-larreen esleipendun izateko eskubidea.
Gainerako arau-hausteengatik, eragindako kalte edo galeraren balioa gutxienez halako bost eta gehienez halako hamar ordainduko da, zehapen gisa. Balio hori zehazterik ez badago, 100 eurotik 2.000 eurora bitarteko zehapena ezarriko da.
VII. KAPITULUA.–DATU PERTSONALEN BABESA
66. artikulua.
Cortesko Udala da herri ondasunen aprobetxamenduaren eskatzaile eta onuradunen datuak tratatzeko arduraduna.
Datuen tratamenduaren helburua da Udalaren herri-aprobetxamenduak xedatu, administratu, esleitu, mantendu eta kontrolatzea eta kanona kobratzea.
Tratamendua baimentzen duen oinarri legitimoa interes publiko bat egotea da, erabiltzeko toki entitateen ondasunen kudeaketaren arloko eskumena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak arautzen duena.
Kategoria bereziko datuen tratamendua oinarritzen da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 9.2.g artikuluan.
Udalak beharrezkoak diren komunikazioak eginen ditu, aprobetxamenduen esleipena izapidetzean datu pertsonalak argitaratzearen ondorioz.
Behar diren datuak beste administrazio batzuei ere lagatzen ahalko zaizkie, ahal bada, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, tratamenduaren legitimazioari dagokionez.
Tratamenduaren helburua betetzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira datuak, eta Artxibo eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legea aplikatuko da.
Datuen titularrek sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, aurka egiteko eta transferitzeko eskubideak erabiltzen ahal dituzte udal bulegoetan edo egoitza elektronikoan.
Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, Udalaren web-orrian eskuragarri dagoen helbidean.
Xedapen gehigarria.–Lehenbizikoa.
Ordenantza honek indarra hartuko du, behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko egunean.
Xedapen indargabetzailea.–Lehenbizikoa.
Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, berariaz indargabeturik geldituko dira bai Herri-aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza (1998ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 9an), bai Cortesko herri-lurretan presioko ureztaketarekin berrantolatutako lurzatien aprobetxamendua arautzen duen ordenantza (2007ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua uztailaren 6an).
I. ERANSKINA.–LABORANTZARAKO HERRI-LURZATIA ESLEITZEKO ESKABIDEA
Ni ________________________________________________________________ jauna/andrea,
___________________________ zenbakidun NANa duena,
adin nagusikoa, Cortesko bizilaguna (helbidea: __________________________________________,
helbide elektronikoa: _________________________________, telefonoa: ____________________,
Udalaren aurrean agertzen naiz, neure izenean edo _______________________________ ordezkatu
IFZ__________________________
helbidea: ______________________________________________________________________,
telefonoa: _____________________, helbide elektronikoa: _______________________________
Eta honen bidez,
AZALTZEN DUT:
Iragarrita epea irekiko dela kontzesio txandaren hasieragatik laborantzako herri-lurzatiak esleitzeko eskaera egiteko, eta horretarako eskatzen diren baldintzak betez, konpromisoa hartzen dut Cortesko herri-aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza betetzeko eta eskatzen dut laborantzako herri-lurzatien banaketan sartzeko.
Horretarako, berariaz adierazten dut ezagutzen dudala Cortesko herri-aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren edukia.
Eransten ditut familia-unitateko kide guztien errenta aitorpenen kopia konpultsatua edo Foru Ogasunaren egiaztagiria, aitorpenik egin behar ez dutela dioena, eta horrekin batera, kide guztien diru-sarreren zinpeko aitorpena.
Ordenantzan eskatutako datuak emateko erantzukizunpeko adierazpena aurkezten dut.
Cortesen ________ko _________________________ aren _____(e)(a)n
(Sinadura)
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Tratamenduaren arduraduna: Cortesko Udala. Helburua: Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak xedatu, administratu, esleitu, mantendu eta kontrolatzea, eta kanona jasotzea. Eskubideak: sarbidea, zuzenketa, ezabatzea eta beste eskubide batzuk ordenantza arautzailean eta Udalaren web-orriko gardentasun atarian eskuragarri dagoen informazio zabalduan adierazten den bezala.
CORTESKO UDALARI
BAIMENA
Kontzesio txandarako herri-lurzatiak esleitzeko eskaeraren tasa (55 euro) ordaintzeko, baimena ematen diot Cortesko Udalaren ordainketak helbideratuta ditudan entitateari, dagokion tasa ordain diezaion Udalari.
(Sinadura)
BAIMEN HAU SINATZEN DUEN KONTUAREN TITULARRAREN IZENA
____________________________________________________________________ jauna/andrea,
Banku-kontuaren zenbakia _________________________________________________
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
Ni ___________________________________________________________________ jauna/andrea,
___________________________ zenbakidun NANa duena,
adin nagusikoa, Cortesko bizilaguna (helbidea: __________________________________________,
helbide elektronikoa: ___________________________________, telefonoa: ____________________,
Udalaren aurrean agertzen naiz, neure izenean edo ____________________________ ordezkatuz
IFZ___________________________________________
helbidea: _______________________________________________________________________,
telefonoa: _____________________, helbide elektronikoa: _______________________________
Eta honen bidez ZINPEAN DEKLARATZEN DUT:
a) Cortesko bizilaguna naizela, eta gutxienez ere urte bakoitzeko 9 hilabetez era jarraituan bizi naizela herrian, eta udal erroldan bizilagun gisa inskribatuta nagoela gutxienez ere 6 urteko antzinatasunarekin.
b) Ordezkatzen dudan familia-unitateko kide guztiek egunean dituztela udal honekin kontzeptu guztiengatik egin beharreko ordainketak.
c) Nirekin bizi den familia-unitatea osatzen duten kideak hauek dira:
TITULARRA: Jauna/andrea:_________________________ ahaidetasuna: _________________
Jauna/andrea:_________________________ ahaidetasuna: _________________
Jauna/andrea:_________________________ ahaidetasuna: _________________
Jauna/andrea:_________________________ ahaidetasuna: _________________
Jauna/andrea:_________________________ ahaidetasuna: _________________
d) Ordezkatzen dudan familia-unitateko ezein kidek ez duela herri-lurzatirik esleituta.
e) Familia-unitateak errentamenduan edo jabetzakoa ez den beste edozein tituluren bidez lantzen dituen lurrek _____________ erregu dituztela osotara.
f) Katastro ziurtagirietan aurkeztutako ondasunak familia-unitatea osatzen duten kideenak dira.
g) Konpromisoa hartzen dut betetzeko Cortesko herri-lurretako aprobetxamendua arautzen duen ordenantza eta eskatzen dut prozedura honetan parte hartzeko:
Herritarrendako lehentasunezko esleipena.
Herritarrendako zuzeneko esleipena.
h) Herritarrendako zuzeneko esleipenean parte hartzen dudanez, lurzati hutsak badaude, honako azalera honen esleipenduna izatea eskatzen dut:
Gutxienez 5 hektarea gutxi gorabehera.
5 hektarea baino gehiago, ________________ hektareako azalerarekin, gutxi gorabehera.
Eta horrela jasota gera dadin eta herri-lurzatiaren eskaeran ondorioak izan ditzan, idazki hau sinatzen dut Cortesen, ___________(e)ko ___________________aren _______(e)(a)n.
(Sinadura)
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Tratamenduaren arduraduna: Cortesko Udala. Helburua: Cortesko Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak xedatu, administratu, esleitu, mantendu eta kontrolatzea, eta kanona jasotzea. Eskubideak: sarbidea, zuzenketa, ezabatzea eta beste eskubide batzuk ordenantza arautzailean eta Udalaren web-orriko gardentasun atarian eskuragarri dagoen informazio zabalduan adierazten den bezala.
II. ERANSKINA.–LARRE-LOTEAK ESLEITZEKO ESKAERA
Ni _________________________________________________________________ jauna/andrea,
___________________________ zenbakidun NANa duena,
adin nagusikoa, Cortesko bizilaguna (helbidea:____________________________________________,
helbide elektronikoa: ___________________________________, telefonoa: ___________________,
Udalaren aurrean agertzen naiz, neure izenean edo _____________________________ ordezkatuz
IFZ___________________________________________
helbidea: _______________________________________________________________________,
telefonoa: ____________________, helbide elektronikoa: _______________________________
Eta honen bidez
AZALTZEN DUT:
Larre-lotea eskatzeko epearen hasiera iragarri ondoren, eta horretarako eskatzen diren baldintzak beteta, bertan parte hartzeko eskatzen dut.
Horretarako, berariaz adierazten dut ezagutzen dudala Cortesko herri-aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren edukia.
Eransten ditut familia-unitateko kide guztien errenta aitorpenen kopia konpultsatua edo Foru Ogasunaren egiaztagiria, aitorpenik egin behar ez dutela dioena, eta horrekin batera, kide guztien diru-sarreren zinpeko aitorpena.
Erantzukizunpeko adierazpena aurkezten dut, ordenantzan eskatutako datuak emateko.
Cortesen, ____(e)ko ________________aren ___(e)(a)n
(Sinadura)
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Tratamenduaren arduraduna: Cortesko Udala. Helburua: Cortesko Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak xedatu, administratu, esleitu, mantendu eta kontrolatzea, eta kanona jasotzea. Eskubideak: sarbidea, zuzenketa, ezabatzea eta beste eskubide batzuk ordenantza arautzailean eta Udalaren web-orriko gardentasun atarian eskuragarri dagoen informazio zabalduan adierazten den bezala.
CORTESKO UDALARI
BAIMENA
Kontzesio txandarako larre-lotearen esleipen-tasa (55 euro) ordaintzeko, baimena ematen diot Cortesko Udalarekiko ordainketak helbideratuta ditudan entitateari, dagokion tasa ordain diezaion Udalari.
(Sinadura)
BAIMEN HAU SINATZEN DUEN KONTUAREN TITULARRAREN IZENA
_____________________________________________________________________ jauna/andrea
Banku-kontuaren zenbakia_________________________________________________
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
Atzealdeko eskaeraren sinatzaile gisa, honen bidez, ZINPEAN DEKLARATZEN DUT:
a) Cortesko bizilaguna naizela, eta gutxienez ere urte bakoitzeko 9 hilabetez era jarraituan bizi naizela herrian, eta udal erroldan bizilagun gisa inskribatuta nagoela gutxienez ere 6 urteko antzinatasunarekin.
Ordezkatzen dudan familia-unitateko kide guztiek egunean dituztela udal honekin kontzeptu guztiengatik egin beharreko ordainketak.
c) Nirekin bizi den familia-unitatea osatzen duten kideak hauek dira:
TITULARRA: Jauna/andrea:_________________________ ahaidetasuna: _________________
Jauna/andrea:_________________________ ahaidetasuna: _________________
Jauna/andrea:_________________________ ahaidetasuna: _________________
Jauna/andrea:_________________________ ahaidetasuna: _________________
Jauna/andrea:_________________________ ahaidetasuna: _________________
d) Ordezkatzen dudan familia-unitateko ezein kidek ez duela larre-loterik esleituta.
e) Abeltzaina naizen aldetik, betetzen dudala xedatutakoa Nafarroako Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legean.
f) Konpromisoa hartzen dudala betetzeko Cortesko herri-lurretako aprobetxamendua arautzen duen ordenantza eta eskatzen dut Cortesko herri-lurretako larre-lote bat esleitzeko.
Eta horrela jasota gera dadin eta herri-lurzatiaren eskaeran ondorioak izan ditzan, idazki hau sinatzen dut Cortesen, ___________ko ___________________aren _______(e)(a)n.
(Sinadura)
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Tratamenduaren arduraduna: Cortesko Udala. Helburua: Cortesko Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak xedatu, administratu, esleitu, mantendu eta kontrolatzea, eta kanona jasotzea. Eskubideak: sarbidea, zuzenketa, ezabatzea eta beste eskubide batzuk ordenantza arautzailean eta Udalaren web-orriko gardentasun atarian eskuragarri dagoen informazio zabalduan adierazten den bezala.
Iragarkiaren kodea: L2308810
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
