2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Aldaketa, Udalaren kirol instalazioetan zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Oltza Zendeako Udalaren kirol instalazioetan zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza; erabakia 2023ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ean.
Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betiko onetsi, eta osorik argitara dadila agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).
Argitara ematen da, eta ohartarazten ezen erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraituta, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Oltza zendean, 2023ko ekainaren 9an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
ALDAKETA, OLTZA ZENDEAKO UDALAREN KIROL INSTALAZIOETAN ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN
Honako tasa hauek sartzea 5. artikuluaren 1. apartatuan:
"5. artikulua.
5.1. Tasak izanen dira apartatu hauetan jasotako tarifetan ezartzen direnak:
(...)
| ERROLDATUA / ABONATUAK / ERABILTZAILEAK | ERROLDATU GABEA / ABONATU GABEAK / ERABILTZAILE EZ DIRENAK |
Fisioterapeuta (prezioa saio bakoitzeko) | 36,00 euro | 40,00 euro |
Nutrizionista |
Lehenbiziko kontsulta | 45,00 euro | 50,00 euro |
Jarraipena | 36,00 euro | 40,00 euro |
Padel ikastaroak:
| HAURRAK | GAZTEAK | HELDUAK |
Erroldatua | Erroldatu gabea | Erroldatua | Erroldatu gabea | Erroldatua | Erroldatu gabea |
Hiruhilekoko ikastaroa (12 saio) | 81,00 euro | 108,00 euro | 101,30 euro | 135,00 euro | 109,40 euro | 145,80 euro |
Ikastaroko ordu bakoitzeko | 6,80 euro | 9,00 euro | 8,50 euro | 11,30 euro | 9,20 euro | 12,20 euro |
Padel pistak alokatzea:
TASAK ORDU OSO BAKOITZEKO | ABONATUAK | ABONATU GABEAK | ARGIA ERABILTZEA |
Pista, pertsona bakoitzeko | 2,00 euro | 3,50 euro | 1,00 euro |
Pista osoa | 8,00 euro | 14,00 euro | 4,00 euro |
Iragarkiaren kodea: L2309012