2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Jarduera-lizentziaren eskaera.
Ekitaldiak egitea
Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: Carrizales Martínez Alessandra eta Cordon Marrodan María Carmen.
Jarduera: ekitaldiak egitea.
Tokia: Eultzako etorbidea 46, behea.
Barañainen, 2023ko ekainaren 7an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2309002