2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
L5E merkataritza-lokalaren salmenta, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian (19. azpieremuko 13. hiri-unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko maiatzaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea E5 lokala, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian (19. azpieremuko 13. hiri-unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan.
Hasierako prezioa: 21.125,00 euro.
Proposamenak aurkeztuko dira Arangurengo Udalaren erregistroan (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20 egun naturalen barnean.
Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.
Mutiloan, 2023ko ekainaren 2an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2308900