129. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

L5A merkataritza-lokalaren salmenta, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian
(19. azpieremuko 11. hiri-unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko maiatzaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea L5A lokala, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian (19. azpieremuko 11. hiri-unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan.

Hasierako prezioa: 35.652,50 euro.

Proposamenak aurkeztuko dira Arangurengo Udalaren erregistroan (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20 egun naturalen barnean.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2023ko ekainaren 2an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2308899