128. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

455E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Cintruenigoko Udal Planaren aldaketa bati buruz. Higadura arrisku handia duten espazioak birgaitzeko baso lurzoru urbanizaezinen azpikategorian haize energia sortzeko jarduera arautzearekin loturiko aldaketa da, eta Eólica Montes del Cierzok sustatu du.

Cintruenigoko Udalak 2023ko martxoaren 1ean onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko tramitea bete da, iragarki bat argitaratuz 2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 16koan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du. Dokumentazioaren parte dira hirigintza memoria, planoak eta ingurumen agiri estrategikoa (2022ko abendua).

Aldaketaren helburua da "Higadura arrisku handia duten espazioak birgaitzeko baso lurzorua (22. artikulua)" izeneko lurzoru azpikategorian haize energia sortzeko instalazioak eta haien transformazio eta ebakuazio azpiegiturak ezartzeko baldintzak finkatzea. Aldaketak instalazio eolikoei baino ez die eragiten, eta 22. artikuluan zehazten da, erabilera baimengarri esplizituen artean sartuta haize energia sortzeko instalazioak eta haien azpiegiturak.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egiten da Cintruenigoko Udal Planaren aldaketa bati buruz, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Higadura arrisku handia duten espazioak birgaitzeko baso lurzoru urbanizaezinen azpikategorian haize energia sortzeko jarduera arautzearekin loturiko aldaketa da, eta Eólica Montes del Cierzok sustatu du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Cintruenigoko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 22an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2308049