2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumenak bereganatzea
Zizur Nagusiko alkateak 562/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko ekainaren 1ean. Hona hemen ebazpenaren testua:
Ikusirik Alkatetzaren ekainaren 18ko 446/2019 Dekretuaren bidez, alkatetza honek zenbait eskumen eskuordetu zizkiola Tokiko Gobernu Batzarrari,
Kontuan hartuta, 2023ko maiatzaren 28an, udal hauteskundeak egin zirela, eta korporazio honetako kideen agintaldia amaitu zela. Kide horiek jardunean geratu dira administrazio arrunterako, beren ondorengoak karguaz jabetu arte, eta ez dago aurreikusita Tokiko Gobernu Batzarraren ohiko bilkurak egitea.
Horri guztiari jarraikiz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.3 eta 23.2 artikuluek eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.2, 53.2, 53.3 eta 114. artikuluek Alkatetza honi ematen dizkioten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Alkatetzak bereganatzea ekainaren 18ko 446/2019 Dekretuaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zizkion eskumenak.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44,2. artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan. Hala ere, eskumen bereganatze honek ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.
3. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, deitzen den lehen osoko bilkura berezian, edukiaren berri izan dezan.
Zizur Nagusian, 2023ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2308828