2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Sesmako Udalak, 2023ko apirilaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoaren aldaketa.
Erabakia 2023ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ean, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta jendaurrean egon den bitartean ez denez haren aurkako erreklamaziorik jarri, behin betiko onetsita geratzen da 2023ko ekitaldirako plantilla organikoaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan (TAFL) eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko testu bategina (TREP) onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 20. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira plantilla organikoa eta langile guztien zerrenda.
Sesman, 2023ko ekainaren 7an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.
ALDAKETA PLANTILLA ORGANIKOAN
Lanpostuen zerrenda
Lan-kontratudunak.
KOPURUA | LANPOSTUAREN IZENA | MAILA | SARBIDEA | OSAGARRIAK |
1 | ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA (Jardunean) | D mailarekin parekatua | Egonkortze prozesua, merezimendu-lehiaketaren bidez | LANALDI OSOA. Lanpostuko osagarria: %30. Mailako osagarria: %12. |
1 | ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA (Jardunean) | D mailarekin parekatua | Egonkortze prozesua, merezimendu-lehiaketaren bidez | LANALDI OSOA. Lanpostuko osagarria: %30. Mailako osagarria: %12. |
Izenen zerrenda
Lan-kontratudunak.
IZEN-DEITURAK | LANPOSTUAREN IZENA | MAILA | EGOERA |
BELÉN ORTEGA GONZÁLEZ | ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA | D mailarekin parekatua | JARDUNEAN (lan-kontratudun finko lanaldi osoan). Udalak aitortutako antzinatasuna 2022ko abenduaren 31n: 16 urte, 10 hilabete eta 0 egun. |
M.ª TERESA GARCÍA GARRAZA | ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA | D mailarekin parekatua | JARDUNEAN (lan-kontratudun finko lanaldi osoan). Antzinatasuna: 2005-04-07tik hasita. |
Iragarkiaren kodea: L2308881