2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTSOL
2023ko aurrekontua. Hasierako onespena
Santsolgo Udalak, 2023ko maiatzaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2023ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Santsolen, 202eko ekainaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.
Iragarkiaren kodea: L2308758