128. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN VICENTEKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2023ko apirilaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen 2023ko ekitaldirako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, eta 2023ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 8an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 370,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.200,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 13.155,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 2.500,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 20.225,00 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 13.385,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.240,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.600,00 euro.

Gastuak, guztira: 20.225,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

San Vicenten, 2023ko ekainaren 6an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Iriarte Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2308868