128. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan bake epaileen izendapenari buruz ezarritakoa betetzeko, deialdi publiko bat iragartzen da herri honetako bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko.

Legezko baldintzak beterik, ordezko bake epailea hautatzeko deialdi horretan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute udaletxean, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lesakan, 2023ko ekainaren 8an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2309003