2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GENEVILLA
2023ko aurrekontua. Hasierako onespena
Genevillako Udalak, 2023ko martxoaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Genevillan, 2023ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.
Iragarkiaren kodea: L2308798