2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Udal igerilekuetako tarifak 2023rako
Fontellasko Udalak, 2023ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, udal igerilekuen tarifen espedientea onetsi zuen 2023ko udako denboraldirako.
Tarifak:
Bonuak (erroldatutzat jotzen dira 2023ko apirilaren 1a baino lehenago hala agertzen direnak):
–Denboraldi osorako bonua:
- Erroldatu baten bonua: 45 euro.
- Erroldatu gabeko baten bonua: 70 euro.
- 11 urtetik beherako erroldatu baten bonua (2023ko ekainaren 1a baino lehen 11 urte bete gabe dituena): 20 euro.
- 11 urtetik beherako erroldatu gabeko baten bonua (2023ko ekainaren 1a baino lehen 11 urte bete gabe dituena): 35 euro.
- 65 urtetik gorako erroldatuen bonuak: 35 euro.
- 65 urtetik gorako erroldatu gabekoen bonuak: 50 euro.
- Hilabeteko bonuak:
- Erroldatu baten bonua, hilabetekoa: 30 euro.
- Erroldatu gabeko baten bonua, hilabetekoa: 45 euro.
- 11 urtetik beherako erroldatu baten bonua, hilabetekoa (2023ko ekainaren 1a baino lehen 11 urte bete gabe dituena): 20 euro.
- 11 urtetik beherako erroldatu gabeko baten bonua, hilabetekoa (2023ko ekainaren 1a baino lehen 11 urte bete gabe dituena): 35 euro.
- 65 urtetik gorako erroldatuen bonuak, hilabetekoa: 25 euro.
- 65 urtetik gorako erroldatu gabekoen bonuak, hilabetekoa: 35 euro.
–Sarrerak:
- Haurren sarrerak (0-3 urte beteak): doan.
- Haurren sarrerak (4-10 urte beteak): 3 euro.
- Helduen sarrerak (11 urtetik aurrera): 7 euro.
Fontellasen, 2023ko ekainaren 3an.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L2308885