128. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

2023rako plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

Osoko bilkurak, 2023ko apirilaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoaren aldaketa. 2023ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ean. Bada, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da Araizko Udalaren 2023ko ekitaldirako plantilla organikoaren aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin. Esan bezala, plantilla behin betiko onetsi da, aldaketa honekin:

–Langileen zerrendaren apartatua, lan kontratudunak. Lanpostua: 3. Zenbakia. Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10 + 3,36 + 11,64. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa.

Araitzen, 2023ko ekainaren 8an.–Alkatea, José Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2308943