128. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Gora jotzeko 22-2448 errekurtsoa, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuei dagokien merezimendu baremoa onestearen aurkakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea)

Abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuan erabiliko den merezimendu baremoa onesteari dagokionez (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea), Joaquín Berrueza Ugartek gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 14an hartutako erabaki baten aurka, zeinaren bidez onesten baita aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuan erabiliko den merezimendu baremoa, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen barnean (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Erabaki hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie agertzeko hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña; sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2023ko ekainaren 2an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2308756