127. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

79/2023 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baita Corellako udal mugartean jarri gogo den "Guardian eguzki instalazio fotovoltaikoa" izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalazioaren proiektua okupatu aurreko aktak egiteko.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 81/2021 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren "Guardian eguzki instalazio fotovoltaikoa" izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalazioarentzat.

Gero, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren apirilaren 5eko 43/2023 Ebazpenaren bidez, Corellako udal mugartean jarri gogo "Guardian" eguzki instalazio fotovoltaikoaren onura publikoa zehazki deklaratu zen.

2023ko maiatzaren 23an, Suno Energía 5 SLk desjabetze-espedientea hastea eskatu zuen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Corellako alkateari, edo hark eskuordetzea egiten dion zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Corellako udaletxean, 2023ko uztailaren 19an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Suno Energía 5 SL enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Corellako Udaletxeko iragarki taulan argitaratzea.

Iruñean, 2023ko ekainaren 2an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2308772