1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
155/2023 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoa esleitzen diena Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroan (NHEBZ) aholkulari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu-lehiaketaren deialdian hautatu diren izangaiei.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 20ko 23/2023 Ebazpenaren bidez, merezimendu lehiaketarako deia egiten da Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroan (NHEBZ) aholkulari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko. Ebazpen hori 2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16koan.
Ebazpenaren zortzigarren oinarriaren arabera, zerbitzu eginkizun horiek bi ikasturte osoko iraupena izanen dute hasiera batean, eta 2023ko irailaren 1ean hasiko dira.
Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Zentroan aholkulari lanpostu batean zerbitzu eginkizunetan dauden irakasleek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko dute. Memoria hori ikastetxeko zuzendariak eta kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Memoriaren balorazioa gai edo ez gai izanen da, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.
Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.
Horrenbestez, deialdi horretan adierazitako prozedura bukatu ondoren, eta epaimahaiak egindako behin betiko izendapen proposamena kontuan hartuta, bidezkoa da zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoak esleitzea deialdian hautatutako izangaiei.
Horiek horrela, eta Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Zerbitzu eginkizunak esleitzea ondoko zerrendan aipatzen diren irakasleei, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroan (NHEBZ) aholkulari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu-lehiaketaren deialdiaren ondorioz:
–Maite Alba Ibarra, nazioartekotze eta zuzendaritzari laguntzeko programarako, maistra lanpostu eleaniztunean (gaztelania eta ingelesa).
–Ainhoa Arguiñarena Zabala, ospitaleko eta etxeko arretarako programarako, osasun-zentroan, Pedagogia Terapeutikoko maistra lanpostuan (euskara).
–Sonia Aristregui Huarte, jokabide programarako, Entzumena eta Hizkuntzako maistra lanpostuan. (gaztelania).
–Elsa Almenar Naverac, hezkuntza premia berezien programarako, Pedagogia Terapeutikoko maistra lanpostuan (gaztelania).
–Naiara Barberena Zubillaga, jokabide programarako, Pedagogia Terapeutikoko maistra lanpostuan (euskara).
–Beñat Elzaburu Lasa, ospitaleko eta etxeko arretarako programarako, osasun-zentroan, programaren koordinatzailea, Bigarren Hezkuntzako irakasle lanpostuan (euskara).
–María Elena Eslava Garijo, autonomia, irisgarritasun eta enplegu programarako, Pedagogia Terapeutikoko maistra lanpostuan (gaztelania).
–Ana Inés Garro Ozcoidi, hezkuntza premia berezien programarako, Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Orientazioko irakasle lanpostuan, (gaztelania).
–Iratxe Izura Ros, ospitaleko eta etxeko arretarako programarako, Soziolinguistika Esparruko Bigarren Hezkuntzako irakasle lanpostuan (euskara).
–Leire Lareki Sánchez, autonomia, irisgarritasun eta enplegu programarako, Pedagogia Terapeutikoko maistra lanpostuan (euskara).
–Sara Gutiérrez Monescillo, ikastetxeen eraldaketarako eta inklusiorako ikaskuntzako diseinu unibertsaleko (IDU) programarako, maistra lanpostuan (gaztelania).
–Miguel Juan Ibáñez Praderas, inter-programetarako (Tuterako eskualdea), Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Orientazioko irakasle lanpostuan (gaztelania).
–Laura Marín Santano, komunikazio programarako, Entzumena eta Hizkuntzako maistra lanpostuan (gaztelania).
–María Carmen Muñoz Oroz, arreta goiztiarreko programarako, Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Orientazioko irakasle lanpostuan (gaztelania).
–María Esther Navallas Echarte, jokabide programarako, Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Orientazioko irakasle lanpostuan (gaztelania).
–Marta Orte González, arreta goiztiarreko programarako (Tuterako eskualdea), Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Orientazioko irakasle lanpostuan (gaztelania).
–Rosa Peña Martínez, ospitaleko eta etxeko arretarako programarako, osasun-zentroan, Pedagogia Terapeutikoko maistra lanpostuan (gaztelania).
–Marta Redondas Delgado, autonomia, irisgarritasun eta enplegu programarako, Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Orientazioko irakasle lanpostuan (gaztelania).
–Fernando Senosiáin Mikélez, komunikazio programarako, Entzumena eta Hizkuntzako maisu lanpostuan (euskara).
–María Isabel Soto Enériz, komunikazio programarako, Entzumena eta Hizkuntzako maistra lanpostuan (euskara).
–Amaia Zapiráin Mariezcurrena, ospitaleko eta etxeko arretarako programarako, osasun-zentroan, Pedagogia Terapeutikoko maistra lanpostuan (euskara).
Zerbitzu eginkizun horiek 2023ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.
4. Ebazpen hau honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalera, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera.
Iruñean, 2023ko maiatzaren 30ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.
Iragarkiaren kodea: F2308460