127. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 16a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

IRUÑEKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Urdazubin bigarren postua betetzeko proposamena, uko egiteagatik

Hauteskundeen Araubide Orokorra arautzen duen Lege Organikoaren 182. garatze aldera, Hauteskunde Batzorde Zentralak Jarraibide bat eman zuen 2003ko uztailaren 10ean, tokiko ordezkaritza karguak ordezteari buruz. Horrenbestez, eta bete dadin jarraibide horren II. atala aplikatuta eskualdeko hauteskunde batzorde honetako lehendakariak erabakitakoa, Vicente Ager Icizek, Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkariak, aditzera ematen du: Ikusirik izangai guztiek uko egin diotela UPNk Urdazubiko Udalerako maiatzaren 28ko hauteskundeetan lortutako bi postuetako bigarrena betetzeari, alderdi politiko horrek proposatu du Emilio Linares Aguilar jaunak betetzea postu hori; jarduketak agerian jarri dira hauteskunde batzorde honetan, hautagai-zerrenden ordezkariek irregulartasunak sala ditzaten proposatutako pertsonaren izendapenari buruz, bi eguneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2023ko ekainaren 13an.–Idazkaria, Vicente Ager Iciz.

Iragarkiaren kodea: J2309096