4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
65/2022 prozedura arrunta
Fabiola Llorente Llorente, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Ataleko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 000065/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 61/2023 epaia eman zen 2023ko martxoaren 1ean eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
61/2022 Epaia.
Lehendakaria: María Jesús Azcona Labiano andrea.–Magistratuak: Raquel Hermela Reyes Martínez andrea.–Antonio Sánchez Ibáñez jauna.
Iruñean, 2023ko martxoaren 1ean.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honetako Administrazioarekiko Auzien Salak, zeina aipatutako magistratuek osatzen baitute, aztertu ditu 0000065/2022 zenbakiko errekurtsoaren autoak. Errekurtso hori 2021eko irailaren 30eko Lekunberriko Udalaren osoko bilkuraren aurka jarri zen, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen 5. ordenantzako hiri-lurzoruaren eremuko hiri-jarduketarako plan berezia. Auzi horretan hauek parte hartu dute: errekurtsogile gisa, XXXXXXXXk, Elena Díaz Álvarez de Maldonado prokuradoreak ordezkatuta eta Eukeni Celaya Zubieta abokatuak zuzendua; eta demandatu gisa, Lekunberriko Udalak, Elena Burguete Mira prokuradoreak ordezkatuta eta Marta Segura Belio abokatuak zuzendua. Horiek horrela, salak honako aurrekari eta zuzenbideko oinarri hauen arabera ebatzi du.
Epaitza:
1. Baiestea XXXXXXXXk, Elena Díaz Alvarez De Maldonado prokuradoreak ordezkatuta eta Eukeni Celaya Zubieta abokatuak zuzendua, Lekunberriko Udalaren 2021eko irailaren 30eko osoko bilkuraren aurka jarritako errekurtsoa, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen 5. ordenantzako hiri-lurzoruaren eremuko hiri-jarduketarako plan berezia.
2. Baliogabetzen dugu Lekunberriko Udalaren 2021eko irailaren 30eko osoko bilkuraren Erabakia, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen 5. ordenantzako hiri-lurzoruaren eremuko hiri-jarduketarako plan berezia.
3. Kostuak udal demandatuari ezartzen zaizkio.
Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 107.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Iruñean, 2023ko maiatzaren 31n.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.
Iragarkiaren kodea: J2308771