3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Jendaurreko informazioa. A/31/04584 PB/sr.
Ur aprobetxamendu baterako eskaera Iturenen
Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.
Eskatzailea: María Isabel Juanena Belarra.
Ibaiaren edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.
Eskatutako emaria: 0,012 l/s.
Tokia: Zakeleku.
Udal mugartea eta probintzia: Ituren (Nafarroa).
Erabilera: etxerako.
Obren azalpen laburra eta helburua:
lanen xedea da ura iturburutik hartzea 1x0,60x0,50 m-ko kutxatila baten bidez; bertatik 3 metro ingurura dagoen 1x0,5x0,3 m-ko beste kutxatila batera eramaten da, beste hargune gehigarri batera. Ura 1.000 litroko biltegi batera eramaten da ondoren, 5 metroko luzera eta 3/4 hazbete duen hodi baten bidez. Hortik baserriraino, ura 800 metro inguruko lurpeko hodi batetik doa; orain dagoen hodi zaharra berritu eginen da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iturengo udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2023ko ekainaren 2an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E2308775