127. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2023-S-220. Eraikuntzetzatik datozen urak isurtzeko baimen eskaera, Larragan

Florencio Suescun Construcciones SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Florencio Suescun Construcciones SL.

Xedea: eraikuntzako material eta makinetarako biltegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: antzinako ibaira (Arga ibaia) isurtzen den erreka-zuloa.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Larraga (Nafarroa).

Hondakin ur sanitarioen gehieneko bolumena 82 m³-koa da urtean, eta iragazki biologikoa duen hobi septikoan tratatzen da. Makinak eta nabearen zolata garbitzeko uren gehieneko bolumena 10 m³-koa da urtean, eta harea eta gantzak kentzeko kutxeta batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2023ko maiatzaren 24an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2309010