3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
2023-S-232. Hondakin urak isurtzeko baimenaren berrikuspena, Zabaltzan
Iruñerriko Zerbitzuak SAk honako datu eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Iruñerriko Zerbitzuak SA.
Xedea: Ubaniko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea, araztegiaren erreformaren ondorioz.
Ibilgua: Soto erreka (Arga ibaia).
Unitate hidrogeologikoa: Alaitz mendiak.
Isurketa eginen den udal mugartea: Zabaltza (Nafarroa).
Herriko isurketak 7.000 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta honela tratatuko da: ur zikina jaso eta banatzeko kutxatila, "T" itxurakoa, bi lerro paralelotan, bakoitza 100 biztanleren baliokiderako diseinatua; ponpaketa putzua, 600 biztanleren baliokiderako diseinatutako plastikozko iragazki biologiko berri baterantz eramateko, eta bigarren mailako imhoff tankea.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.
Zaragozan, 2023ko maiatzaren 24an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E2308848