127. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2023-OC-168. Zuhaitzak moztea zura ustiatzeko, Alesbesen

Alesbesko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Alesbesko Udala.

Xedea: zuhaitzak moztea jabari publiko hidraulikoko 14,5 hektareatan, zura ustiatzeko.

Ur-ibilgua: Aragoi ibaia.

Alderdia: El Alto; poligonoa: 2; lurzatia: 1427; La Guindera; poligonoa: 3; lurzatia: 2001 eta 2002.

Udalerria: Funes (Nafarroa), Alesbes (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu 72. artikuluan apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduak, zeina maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatu baitzen.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2023ko maiatzaren 26an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2308701