127. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, desjabetu aurreko aktak egiteko, "San Adriango hodi nagusia berritzea" proiektuari dagokionez

Jurramendiko Mankomunitateko buruaren ebazpena, 2023ko ekainaren 2koa.

Jurramendiko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak, 2022ko irailaren 15eko erabakiaren bidez, "San Adriango hodi nagusia berritzea" deritzon proiektua onetsi zuen, eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortu eta deklaratu zen, onespenak berekin baitzekartzan.

Erabaki hori argitaratu zen 2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 16an, data bereko egunkarietan eta Jurramendiko Mankomunitatearen eta San Adriango Udalaren iragarki-tauletan.

Jurramendiko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak, 2023ko martxoaren 30eko erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua. Orobat onetsi zituen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta okupatzeko beharraren gaineko behin betiko adierazpena, eta Nafarroako Gobernuari eskatu zion presakoa deklara zezala aipatu proiektua. Erabaki hori 2023ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n.

Nafarroako Gobernuak, 2023ko maiatzaren 17ko Erabakiaren bidez (2023ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an), aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu zuen.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. "San Adriango hodi nagusia berritzea" deritzon proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, ekainaren 29an, osteguna, San Adriango udaletxean ager daitezen, goizeko 10etan, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala egokituz gero, behin betiko okupaziokoak eta ordainketari lotutakoak.

Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; nortasuna eta titulartasuna frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroko ziurtagiria, etab.); peritua edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

Desjabetze-espedientean, Jurramendiko Mankomunitatea ere desjabetzearen onuradun gisa ageri da.

Hortaz, ekitaldira Jurramendiko Mankomunitateko ordezkari batek ere joan beharko du –buruak edo hark eskuordetutako Batzorde Iraunkorreko kide batek. Haren zeregina izanen da okupatu eta ordaindu aurreko aktak sinatzea, alde biek adostuta, bai eta behar diren gainerako agiri guztiak sinatzea ere.

2. Gabriel Olagüe Santesteban jauna eta Anabel Beunza Munárriz andrea izendatzea onuradunaren peritu, bietako edozein aritzeko.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta San Adriango Udaleko eta Jurramendiko Mankomunitateko iragarki-tauletan. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

4. Ebazpen hau ukituriko titularrei jakinaraztea banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, interesdunak ezezagunak direnean, jakinarazpena egiteko helbidea ezezaguna denean edo jakinarazpena egiten saiatu eta egiterik izan ez denean.

Lizarran, 2023ko ekainaren 2an.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2308825