2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 11-28 bitarteko lurzatietan (Artadiburua edo Colonia del Pilar). Behin betiko onespena
Alkatetzak, osoko bilkurak 2023ko maiatzaren 25ean onetsitako erabaki baten bidez, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Uharteko 1. poligonoko 11-28 bitarteko lurzatietan (Artadiburua edo Colonia del Pilar hirigunea), Udalak berak sustatuta.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uharten, 2023ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2309047