2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VIANA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
510/2023 Dekretua.
Alkatetzaren 2022ko urriaren 6ko 903/2022 Ebazpenaren bidez, deialdia eta oinarriak onetsi ziren, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.
Deialdi hori argitaratu zen 2022ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 24an, eta udal web-orrian.
Alkatetzaren 2023ko otsailaren 21eko 121/2023 Dekretuaren bidez, deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta segidan argitaratu ziren merezimendu-lehiaketan lortutako kalifikazioak, puntuazio-ordenaren arabera.
Aipatu izapideen ondoren, hamar egun balioduneko epea ireki zen deialdiaren 9. oinarrian ezarritako baldintzak egiaztatzeko, eta izangaiek aurkeztu zuten baldintza horiek betetzen dituztela egiaztatzeko beharrezkoa zen dokumentazioa.
Azaldutako izapidearen ondoren, deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak, 2023ko martxoaren 22an egindako bileran, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako izangaien zerrenda onetsi zuen, eta deialdiaren web fitxan argitaratu zen.
Alkatetzaren apirilaren 11ko 324/2023 Dekretuaren bidez, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deialdia egitea ebatzi zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu huts horiek hautatzeko. Ebazpen hori deialdiaren web fitxan argitaratzeko agindu zen.
Deitutako izangaiek aipatu lanpostu hutsak hautatu dituzte eta horretarako eskatutako dokumentazioa aurkeztu dute. Deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da lan-kontratudun finko izendatzea eta lanpostuak esleitzea.
Horregatik guztiagatik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) artikuluak eta indarrean dauden gainerako legeek ematen dizkidaten eskumenez baliatuz, hau,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Vianako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko izendatzea jarraian aipatzen diren pertsonak, eta adierazitako lanpostu hutsak esleitzea:
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | LANALDIA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | IZANGAIA |
03-04 | Familia-langilea | Partziala (%81,82) | D | Lan-kontratuduna | María Ángeles López Juntas |
03-05 | Gizarte integrazioko teknikaria | Osoa | C | Lan-kontratuduna | Zuriñe Sancho Rivero |
03-08 | Familia-langilea | Partziala (%81,82) | D | Lan-kontratuduna | Celia Medel San Millán |
03-11 | Garbitzailea | Partziala (%49,09) | E | Lan-kontratuduna | María Elena García Llanos |
04-04 | Herritarrak babesteko alorreko laguntzailea | Osoa | D | Lan-kontratuduna | José Juan Martínez de Laño Toledo |
07-04 | Zerbitzu anitzetako enplegatua eta landazaina | Osoa | D | Lan-kontratuduna | Ricardo Sada Arriaga |
07-05 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | Osoa | D | Lan-kontratuduna | Íñigo Garín Bernechea |
07-08 | Garbitzailea | Osoa | E | Lan-kontratuduna | Clara Isabel García Miró |
07-09 | Garbitzailea | Osoa | E | Lan-kontratuduna | María Sonia Echeverría Santamaría |
Bigarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 17an jabetu behar dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).
Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, Vianako Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo bilkuran.
Eta hori guztia argitara ematen da, jakinaren gainean egoteko eta dagozkion ondorioetarako. Ebazpenak amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, haren aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa Udal honetako alkateari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bat etorriz ezarritakoarekin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan; gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluan ezarritakoaren arabera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bat etorriz ezarritakoarekin Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan.
Vianan, 2023ko ekainaren 7an.–Alkatea, B. Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2308904