2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
URRAULBEITI
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an, argitaratu zen Alkatetzaren 2022ko azaroaren 17ko 90/2022 Ebazpena, zeinaren bidez deialdi bat onetsi baitzen, lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Urraulbeitiko alkateak honako ebazpen hau eman du, zeinaren bidez izendatzen baita Urraulbeitiko Udalaren zerbitzura administrari-ofizialaren lanpostuan arituko den izangaia.
–31/2023 Ebazpena, maiatzaren 25ekoa, zeinaren bidez María Concepción Larequi Sancet izendatzen baita lan kontratudun finko, Urraulbeitiko Udalaren zerbitzura, administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko %75eko lanaldian.
Lanpostuaz jabetzeko eguna 2023ko ekainaren 1a izanen da.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Urraulbeitin, 2023ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.
Iragarkiaren kodea: L2308491