2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FALTZES
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Izendapen batzuk egin dira Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 31ko 2023-0203 Ebazpenaren bidez, eta jarraikiz kalifikazio epaimahaiak igorri duen proposamenari, dagozkion izendapenak egiteko, honako deialdi honetan: merezimendu-lehiaketa, sei lanpostu huts bete daitezen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera. Hona hemen izendapenak:
Administrari-ofizialaren lanpostua, C maila, plantilla organikoan 1-04 zenbakia duena, Silvia Estévez Abeytua.
Administrari-ofizialaren lanpostua, C maila, plantilla organikoan 1-05 zenbakia duena, Paola Armendáriz Gómez.
Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua, D maila, plantilla organikoan 3-03 zenbakia duena, Juan Ángel Martínez Pueyo.
Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua, D maila, plantilla organikoan 3-06 zenbakia duena, Pedro Miguel Martínez Navarro.
Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua, D maila, plantilla organikoan 3-07 zenbakia duena, Arturo Jiménez Amador.
Zerbitzu anitzetako mendekoaren lanpostua, E maila, plantilla organikoan 3-05 zenbakia duena, Azucena Gómez Ochoa.
2023ko ekainaren 12an jabetu beharko dute lanpostuaz.
Aditzera ematen dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Faltzesen, 2023ko ekainaren 6an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.
Iragarkiaren kodea: L2308845