127. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Nafarroan airearen kalitatea (ozonoari dagokionez) hobetzeko planaren ingurumen-azterketa estrategikoa.

Ingurumen-inpaktuaren Ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 21.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aditzera ematen da espedientean jasotako dokumentazioa jendearen esku egonen dela berrogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, beherago aipatzen den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisiko edo juridikok azter dezan eta, kasua bada, alegazioak egin ditzan aipatutako berrogeita bost egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen-ebaluazio estrategikoa

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848421490

Helbide elektronikoa

seccc@navarra.es

Plana

Nafarroan Airearen Kalitatea Hobetzeko Plana eta ingurumen-azterketa estrategikoa

Informazioa eskatzeko organoa

KLIMA ALDAKETAREN ATALA

cambioclimatico@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

KLIMA ALDAKETAREN ATALA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita.

–Proiektuari ekarpenak egiteko orriaren bidez, Participa Navarra-ren helbidean:

https://participa.navarra.es/processes/informacion-publica-estudio-ambiental-plan-mejora-aire/f/282/?locale=es

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://participa.navarra.es/processes/informacion-publica-estudio-ambiental-plan-mejora-aire

Iruñean, 2023ko ekainaren 8an.–Klima Aldaketaren Ataleko burua, Javier Vera Janín, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren ordez, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 291E/2019 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: F2308990