127. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

81/2023 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deia egiten baita proiektu honen okupatu aurreko aktak egiteko: "Allotz-Jaitz izeneko 13,2 kV-eko tentsio ertaineko aireko linearen trazadura aldatzea 13. eta 15. euskarrien artean, Gesalazko udal mugartean."

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 17an emandako 104/2023 Ebazpenaren bidez, Gesalazko udal mugartean goi tentsioko instalazio elektriko baterako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratu zen.

2023ko maiatzaren 30ean, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk desjabetze-espedientea hastea eskatu zuen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Gesalazko alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Gesalazko udaletxean, 2023ko uztailaren 20an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Gesalazko udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea.

Iruñean, 2023ko ekainaren 2an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2308789