1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
97/2023 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak emana, zamaketariek Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordean duten kide ordezkariaren izendapena xedatzen duena, eta haren ordezkoa ezartzen.
Azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren bidez (urtarrilaren 27ko 15/1997 Foru Dekretuak aldatua), Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordea eratu zen.
Foru dekretu horren 4. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeak buru bat eta lau kide izanen ditu, den-denak Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako Departamentuko titularrak izendatuak.
Administrazioaren ordezkariez gain, batzordeko kideetako bat zamaketarien ordezkaria izanen da, eta Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren proposamenari jarraikiz izendatuko da.
Azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretu horren 6. artikuluak ezartzen du ordezko kideak izendatzen ahalko direla bai batzordeburuarentzat bai batzordekideentzat.
Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren apirilaren 18ko 1783/1997 Foru Aginduaren bidez, Jesús Ros Argandoña jauna Garraioaren Arbitraje Batzordeko kide izendatu zen, zamaketarien ordezkari gisa.
2023ko maiatzaren 24an, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialak idazki bat bidali du, non proposatzen baitu Francisco Javier Yanguas Fernández jauna batzordekide izendatzea, zamaketarien ordezkari gisa, eta José Andrés Palacios Ferrer jauna, haren ordezko.
Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuak jakinarazi du, azaldutakoa kontuan hartuta, beharrezkoa dela zamaketariek Garraioko Arbitraje Batzordean duten ordezkaria berritzea, beste batzordekide bat izendatuz, bai eta haren ordezkoa ere.
Bestetik, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 58. g) artikuluak xedatzen du ezen, Garraioaren Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalari dagokiola Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari emandako eginkizunak zuzentzea eta kudeatzea.
Horregatik, Garraioaren Arbitraje Batzordea osatzeko azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren 4. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen azken xedapenetariko lehenean ezarritakoaren arabera,
EBAZTEN DUT:
1. Francisco Javier Yanguas Fernández jauna Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko kide izendatzea, zamaketarien ordezkari gisa, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialak proposaturik.
2. Zamaketariek Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordean duten kidea kanpoan, gaixorik edo ezinduta badago edo kargua hutsik badago, honako honek ordezkatuko du:
José Andrés Palacios Ferrer jauna, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialak proposaturik.
3. Indarrik gabe uztea Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren apirilaren 18ko 1783/1997 Foru Agindua, Jesús Ros Argandoña jauna Garraioaren Arbitraje Batzordeko kide izendatu zuena zamaketarien ordezkari gisa.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuari, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari eta interesdunei.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2023ko ekainaren 2an.–Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia, Berta Miranda Ordobás.
Iragarkiaren kodea: F2308877