127. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

190E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Francisco Javier Montaner Valenzuela jauna Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzetan bitarte baterako aritzeko, organo eskudunak eginen du izendapena; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak aipatu txostena eman zuen; beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Francisco Javier Montaner Valenzuela jauna Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako, 2023ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 30ean.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2308458