124. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 13a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen hasierako eraketa

Agoitzen, 2023ko ekainaren 7an, Hauteskundeen Araubideari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 14. artikuluan xedatutakoa betez eta hauteskunde orokorretarako deialdiaren 2023ko maiatzaren 29ko dekretuari jarraikiz, honako hauek agertu dira, Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordea eratzeko:

Roberto Sierra Gabarda jauna, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile dekanoa; María Teresa Santos Alonso andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile titularra, eta Francisco Jesús Ojer Valencia jauna, Lergako bake epailea. Denak agertu ondoren, batzordearen kideak izendatzeari ekin zaio. Kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua, ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 11.2 artikuluan xedatutakoa betez izendatua: Roberto Sierra Gabarda jauna, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile dekanoa.

Batzordekide judizialak: María Teresa Santos Alonso andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epailea; eta Francisco Jesus Ojer Valencia jauna, Lergako bake epailea.

Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkaria: María Teresa Gurruchaga Zabala andrea, Agoizko Barruti Judizialeko Epaitegi Dekanoko Justizia Administrazioaren letradua (Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegia).

Horrekin guztiarekin, egintza amaitutzat eman eta honako hau luzatzen da. Kide guztiek sinatu dute, baita nik ere. Fede ematen dut.

Agoitzen, 2023ko ekainaren 7an.–Roberto Sierra Gabarda, Francisco Jesús Ojer, María Teresa Santos Alonso, María Teresa Gurruchaga Zabala.

Iragarkiaren kodea: J2308898