2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Uraren tarifak 2023rako. Behin betiko onespena
Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2022ko azaroaren 25ean egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldatzea edateko uraren goi-hornidurako zerbitzuaren tarifak 2023rako.
Erabaki hori argitara eman zen 2022ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 20an, eta jendaurrean egon zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako aldian (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Ikusirik Batzar Orokorreko kide hauek batera aurkezturiko alegazioa, 2023ko urtarrilaren 18an: Lucía Echegoyen Ojer, Roberto Matxin Iturria, Miguel Ángel Mayayo Lacosta, Susana Garralda Pérez, Óscar Fayanás Bernal eta Sonia Senosiain Fernández.
Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2023ko maiatzaren 23an egin bilkuran berezian, legez ezarritako gehiengoaren aldeko botoekin, erabaki zuen alegazioa ezestea, eta behin betiko onestea edateko uraren goi-horniduraren tarifak 2023rako.
Era berean, zuzentzen da 2022ko abenduaren 20ko hasierako onespenean ageri zen akatsa, 3. tarifan; hala, "euro/m³" ordez, "euro hiruhilekoan" ematen da.
Argitara ematen da tarifak behin betiko onesteko erabakia, eta horiek honela ezarrita gelditzen dira:
–1. tarifa, udalerriak: 0,60 euro/m³.
–2. tarifa, industriak eta tunelak: 0,80 euro/m³.
–3. tarifa, industrietako lotunea: 371,59 euro hiruhilekoan.
–4. tarifa, Leireko monasterioko berezia: 0,60 euro/m³.
Zangozan, 2023ko maiatzaren 31n.–Mankomunitateko burua, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2308497