2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Ordenantza, igerilekuetako instalazioen funtzionamendua eta erabilera arautzen dituena. Behin betiko onespena
Ultzamako Udalak, 2023ko martxoaren 23ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2023ko ekitaldiko prezio publikoak, igeriketako ikastaroetan parte hartzeko prezioei dagokienez, 2023ko udako sasoirako, Ultzamako udal igerilekuetan. Hasierako onespenaren erabakia 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantzaren aldaketaren hasierako onespena behin betikoa bilakatzen da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Argitara ematen da behin betiko onetsitako testua, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hona hemen:
"3. ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
3.–Igeriketa ikastaroak.
–Erroldatuak: 42,00 euro.
–Erroldatu gabeak: 58,00 euro.
Igeriketa ikastaroetan izena ematen ahalko dute, soilik, igerilekuetako denboraldiko abonua dutenek edo kirol-instalazioetako bazkide direnek, edo, 4 urte baino gutxiago badituzte, abonatu edo bazkide horien seme-alabek.
Larraintzarren (Ultzama), 2023ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2308560